Gaur egungo gizartea laster batean doa teknikaren aurrerapenei dagokienez. Urte gutxiren buruan, teknologia berrien garapena dela medio informazioa eta komunikazioaren mundua izugarri zabaldu da. Eskolak egokitu behar du egoera berri honetara, eta teknologia horiek eskolan txertatu behar ditugu: alde batetik, baliabide hauek erabiliz ikastetxearen kudeaketan, eta, bestetik, ikasleak konpetentzia digitaletan trebatuz.
KOLDO MITXELENA Institutuan aspalditik izan dugu IKTak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan nahiz ikastetxearen kudeaketan erabiltzen joateko helburua. Merezi du, beraz, ibilbide honen une garrantzitsu batzuk aipatzea
Xedeak
1997-1998 ikasturtean eskola komunitate guztiaren artean sortutako Hezkuntza Proiektuan, zehaztutako printzipio bat honako hau zen: "Gure ikastetxea komunikabide eta teknologi berrien erabileran trebatzen ahaleginduko da."
Printzipio hau jomuga izanik, IKTen inguruko xede hauek ditugu:
Ikasleei gaur egungo gizarteak eskatzen dituen gaitasun digitalak eskuratzea.
IKTak Hezkuntza Proiektua arrakastaz aurrera eramateko tresna modura erabiltzea, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan zein ikastetxearen kudeaketa prozesuetan.
Guzti hau lortzeko xedearekin hiru proiektu izan dira mugarri:
1999 - 2000 ikasturtean, barne ekimenez, "Ikastetxean teknologia berriak txertatzeko proiektua" martxan jartzearekin hasi ginen.
2007-2008 ikasturtean, Hezkuntza Sailak, IKT Ikastetxe Eredua proiektua abian jarri zuenean, teknologia berrien inguruan aurrera pausoak emateko aukera bat bezala ikusi genuen, eta deialdian sartu ginen hasieratik. 2011-2012 ikasturtean IKT Ikastetxe Eredua proiektuaren Oinarrizko Maila lortu genuen, 2013-2014 ikasturtean Maila Ertaina eta 2016-2017an Maila Aurreratua.
2015-2016 ikasturtean, SARE_HEZKUNTZA GELAN proiektua martxan jarri genuen, eta ikastetxeko jarduera didaktikoa digitalizatzeko bidean gaude. 1x1 (ikasle bakoitzak bere ordenagailua) ereduan murgilduta gaude.
Ikastetxean teknologia berriak txartatzeko asmoz proiektu bat aurrera eraman zen.
Garai hartako egoera kaxkarra zen: batxilergoko eraikuntzan, administraziorako eta irakasleentzat 8 ordenagailu zeuden, eta DBHkoan, 3 ordenagailua. Ikasleentzat, batxilergoko eraikuntzan informatika gela bat (10), eta DBHkoan bi (22). Guztiak ordenagailu isolatuak ziren, ez zeuden sarean eta interneteko aukera ordenagailu pare batek bakarri zuen.
Proiektua aurrera eramanez egon ziren lorpenak, honako hauek izan ziren:
-Kanpoko komunikazioa hobetzea internet bidez.
-Ikastetxe barnean komunikazio erraz eta arinago bat lortzea sare informatiko baten bidez (eraikuntza bakoitzean bat).
-Teknologia Berrietan irakasle guztiei gutxiengo prestakuntza bat eskaintzea. Hemendik aurrera ikasturtero eskaini izan da IKTen inguruko formazioren bat.
Hezkuntza Sailak Premia I programa martxan jarri zuen, helburu hauekin:
1. Ikastetxean oinarrizko sare lokala instalatzea
2. Hornidura informatikoa
3. Banda zabaleko konexioa Hezkuntza arloko Intranet batera eta, horren bitartez, Internetera
4. Ekipo zaharkituak ordeztea (Berriztu)
Ikastetxeko webgune publikoa jaio zen eta koldomitxelena.net domeinua erosi zen.
Hezkuntza Sailak II. Premia Planaren bitartez, ikastetxeko sare lokala gela arruntetara eraman zuen, ekipamendu informatiko berria jarri eta banda zabaleko konexioa hobetu.
Kudeaketa akademikorako Inika/eInika programa ezarri zen. Honek abantaila handiak ekarri zituen idazkaritza lanetan, irakasleak kalifikazioak eta hutsegiteak internetez jartzeko aukera izan zuten eta gurasoei informazio guzti hau internetez ikusteko aukera eman zitzaien.
Hezkuntza Sailak, IKT Ikastetxe Eredua proiektua abian jarri zuenean, teknologia berrien inguruan aurrera pausoak emateko aukera bat bezala ikusi genuen, eta deialdian sartu ginen hasieratik.
IKT Ikastetxe Eredua proiektuaren helburua, batetik, hezkuntzan parte hartzen duten eragileek baliabide digitalei probetxu guztia ateratzea, eta, bestetik, herritarrak gaitzea, IKTak ikastetxeen irakas-, administrazio-, informazio- eta komunikazio-prozesuetan erabiltzea sustatuz, eta ekintza guztien arteko koordinazioa eta koherentzia bermatuz.
Ikastetxeetako teknologia-heldutasunaren ereduak hiru maila ditu: Oinarrizkoa, Ertaina eta Aurreratua.
Moodle plataforma, Ikasteko Ingurune Birtuala, abian jarri genuen, ikastetxean bertan jarri genuen zerbitzari batean kokatuz.
Hezkuntza Saileko Moodle plataformara pasa ginen.
Bi ekimen garrantzitsu jarri ziren abian: Eskola 2.0 eta Google Apps ezartzea. Eta lorpen garrantzitsu bat izan genuen, IKT Ikastetxe Eredua proiektuaren Oinarrizko Maila.
Hezkuntza Sailak Eskola 2.0 programarekin DBH 1. mailako gela guztiak hornitu zituen, honako baliabideekin: irakaslearentzat ordenagailua, arbel digitala, WIFIa eta ikasle guztientzat minieramangarri bat.
Eskola 2.0 programaren HELBURUAK:
• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.
• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.
• Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea.
• Eten digitala murriztea.
• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea.
• HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA.
Google Apps for Educacion, Googlek hezkuntza erakundeei eskaintzen dien zerbitzu multzoa, jarri genuen martxan. Lehenik, mintegientzat bakarrik sortzu ziren erabiltzaileak, eta hurrengo urteetan, irakasle, ikasle eta familientzat.
IKT Ikastetxe Eredua proiektuaren Oinarrizko Maila lortu genuen,
Berrikuntza Metodologikoen inguruko proiektu bat abian jarri genuen IKTekin lotuta.
IrakasleGunea eta IkasleGuneak martxan jarri ziren. Hau da, irakasleentzat webgune pribatua ikastetxeko lanerako hainbat informaziorekin. Webgune pribatu hau ikastetxe barneko dokumentazio biltegiarekin sinkronizatuta dago Google Drive bidez.
IKT Ikastetxe Eredua proiektuaren Maila Ertaina lortu genuen.
Edmodo doako plataforma sozial eta hezigarria, ikasleen eta irakasleen arteko komunikazioa bermatzen duena, martxan jarri da.
GurasoGunea sortu
koldomitxelena.eus domeinua erosi
Sare_Hezkuntza Gelan proiektua martxan jartzen da DBH1. mailan.
Eskola 2.0 ko ordenagailu eramangarriei Cromixium sistema eragilea ezartzen zaie DBH1. mailan.
DBH4. mailan ikasgela digitalak osatzen dira: ikasleek eta irakasleek digitalean lan egiten dute (paperezko testu libururik gabe), bakoitzak bere Chromebooka erabiliz.
IkasGuneak sortzen da: ikasgaietako webguneak biltzen dituen ataria. Mintegi bakoitzak bere webgunea du ikasleei materiala eskaintzeko.
IKTgunea sortzen da.
Eredu Didaktiko Onen jardunaldia eta webgunea sortzen da (esperientzia gehienak digitalean landutakoak).
DBH4. eta Batx 1. mailan ikasgela digitalak osatzen dira: ikasleek eta irakasleek digitalean lan egiten dute (paperezko testu libururik gabe), bakoitzak bere Chromebooka erabiliz.
Zaintzak digitalean kudeatzen dira DBHn.
Mintegikide bakoitzak Mintegiko Driven biltegi komuna du, mintegiko material guztia online izateko. Mintegiko karpeta partekatuaren egiturak hiru atal ditu:
Ikasleentzat materiala
Programazio eta Memoriak
Irakasleen materiala
Irakaslearen Kuaderno Digitala martxan jartzen da.
IKT Ikastetxe Erudua proiektuaren Maila Aurreratua lortu da.
DBH4, Batx 1 eta batx2 mailetan ikasgela digitalak osatzen dira: ikasleek eta irakasleek digitalean lan egiten dute (paperezko testu libururik gabe), bakoitzak bere Chromebooka erabiliz.
Zaintzak digitalean kudeatzen dira Batxilergoan.
Driveko Taldeko unitateak bultzatu dira: IRAKASLE GUNEA , MINTEGI BURUEN BATZORDEA, IKTeroen batzordea, ZAINTZAK, urteKMkaria
SARE HEZKUNTZA webgunea sortu da
GURASOGUNEA webgunea berritu
Gela digitalen funtzionamendu arautegia sortu
KMtube bideo kanalak sortu
DBH3, DBH4, Batx 1 eta batx2 mailetan ikasgela digitalak osatzen dira: ikasleek eta irakasleek digitalean lan egiten dute (paperezko testu libururik gabe), bakoitzak bere Chromebooka erabiliz.
IKTen erabilera egokiaren arautegia eta gomendioak sortzen dira.
Boletinak eInikaren bidez bakarrik
IKasleen IKT konpetentziak zehazten dira eta diagnosia egiten da.
Proiektuka lan egitea orokortzen da eta disziplina arteko nahiz ikastetxe arteko proiektu batzuk aurrera eramaten dira.
Ikastetxeko IKT plangintza orokorra idazten da eta onartzen da Eskola Kontseiluan.
Ikasleek etxean egiten duten gailuen erabileraren azterketa burutzen da eta erabilera egokiaren dekalogoa egiten da.
COVIT19a dela eta telelana
Ikasleek Chromebooka erostea maila guztietara zabaltzen da.
Ikasle berrien GSuite erabiltzaileetan izena ez da agerikoa izango, pribatasuna zaintze aldera.
Ikastetxeak Hezkuntza sailak proposatutako Hezkuntza hibridoaren pilotajean parte hartzen du.
Ikastetxean aurrera eramaten diren proiektu estrategiko bakoitzaren webguneak sortzen dira.
Irakasleentzat IKT formazio jarraiko sistema abian jartzen da: astero bideotutorial bat bidaltzen da (5 minutuko IKasTaroa)
Hezkuntza sailak ikasle bakoitzari maileguan Chromebooka eskuratu dio.
Ikasle berrien GSuite erabiltzaileetan berriro lehengo irizpidera itzultzen da (izen abizenak agertzen dira).
Hezkuntza Sailaren Digitalizazio Planaren gida sortzeko pilotajean parte hartzen da.
Hezkuntza Sailaren aginduz Digitalizazio Plana egiten da: Diagnosia (SELFIE), plangintza idatzi.
Ikasgaietako webguneak Sites berrietara bihurtu eta errebisatzen dira.
Hezkuntza Sailaren Gela digital hibridoak diseinatzeko pilotajean parte hartzen da.
Batzorde Digital ofiziala eratu da, honako partaide hauekin: mentorea, BeA, IKT dinamizatzaileak, Premia arduradunak, eTwinning arduraduna, STEAM arduraduna, zuzendaritzako kidea.
Mentoretza Digitala proiektua parte hartu da.
Ikastetxeko Proiektu Digitala idatzi da, 4 urteko planifikazio digitala definituz.
Curriculum eta Konpetentzia Digitala ikastaroan parte hartu dute irakasle guztiek, A1 edo A2 profil digitala lortzeko. % 95ak gainditu du.
IkasLab proiektuan parte hartu da, BH3-4n etorkizuneko gela bat sortuz.
DBH1-2n SormenGela martxan jarri da.
EDO6n klaustroak KMko digitalizazioaren inguruko hausnarketa egin du, eta software librearen alde urratsak ematea erabakitzen da
Minieramangarri zaharraei beste bizitza bat emateko LUBERRI (softwarelibrea) sistema eragilea instalatu zaie.
IKT ikasgaiean Moodle erabiltzen hasi da berriro.