"Esadazu, eta ahaztuko dut. Erakutsi, eta gogoratuko dut. Eginarazi, eta ulertuko dut."
Atsotitz txinatarra
Metodologiak gure eta ikaskuntzaren zerbitzura dauden erremintak dira.
Helburuak (ikaslearena, irakaslearena…) metodologiaren aukeraren aurretikoak dira.
Metodo guztien egokitasuna (“ahalmena”) ez da berdina egin beharreko lan (eduki, ikasgai…) ezberdinentzat.
Koherenteak, sistematikoak, arrazionalak … izan behar gara, baina hortik aurrera gure buruari ezartzen dizkiogun mugak/baldintzak besterik ez daude.
Metodologiek pentsamendu didaktiko-sozialari erantzuten diote, hezkuntza “ulertzeko” moduari.
Aniztasun metodologikoa – Potentzialtasun / Ahalmen didaktikoa – Egokitzapena
METODOLOGIA AKTIBO AUKERAK: Analisiak, Kasuak, Simulazioak, Indagazioak, Ikerketak, Proiektuak, Arazoak, Erronkak ...