Erabilera gomendioa

Ordenagailua eskola lanak egiteko izango da, bai ikastetxean bai etxean, eta tresna baliotsu bat den neurrian modu arduratsuan zaindu behar da eta modu egokian erabili.

A.- ETXEAN ORDENAGAILUAREN ERABILERA AHOLKUAK FAMILIENTZAT

Gaur eguneko teknologiek onura ugari dakartzate gure eguneroko bizitzan, eta zer esanik ez hezkuntza jardueretan, baina gehiegizko erabilerak ondorio oso kaltegarriak ekar ditzakete. Beraz, teknologia digitalekin bizitzen ikasi behar dugu, ekartzen dizkiguten onurak aprobetxatuz, baina neurriz erabilita, gizakion bizitza errealeko esparru gehienak pantailetatik kanpo bai daude.

Ikastetxeak ordenagailua ikasketa tresna moduan erabiltzea finkatu du, baina gailu hau horixe izan behar du, eskolako tresna bat, eta nagusiki horretarako erabiltzea komeni da. 

Ikasleak, autonomoki, modu arduratsuan eta egokian erabiltzen badu bere gailua ez dago esku-hartzerik egin beharrik, baina familian antzematen bada ikasleak erabilera desegokia edo gehiegizkoa egiten duela, neurriak hartzea komeni da.

Gailu honen gehiegizko erabilera saihesteko honako gomendio hauek eman nahi dizkiegu familiei: 

Oporraldietan gailurik erabili gabe egoteko egunak, edo egun bat, izatea komeni da; horrela, pantailatik kanpo dagoen bizitzaz disfrutatzen ikasteko.


B.- ORDENAGAILUAREN ZAINTZA


Hona hemen zainketa egoki bat egiteko aholkuak:

Zaintza orokorrak

Gailuen garraioa

Pantailaren babesa

Gailuaren pantaila erraz honda daitekeen atala da eta aseguruak ez du ordaintzen konponketa. Hortaz, oso garrantzitsua da honako argibide hauei jarraitzea:

Bateria

Chromebookaren bateria ezinbestean ahitzen joango da denbora pasa ahala, baina ondo zaintzea komeni da denbora gehiago iraun dezan. Aholkuak: