Angeluak neurtzeko sistema hirurogeitarrean erabiltzen den unitatea gradu hirurogeitarra (bira osoaren hirurehun eta hirurogeirena) da. Bi zatidura ditu: minutua, graduaren hirurogeirena; eta segundoa, minutuaren hirurogeirena. Hona hemen sistema honetan erabiltzen den notazioa:
1o = 1 gradu hirurogeitar ; 1´ = 1 minutu hirurogeitar ; 1´´ = 1 segundo hirurogeitar
Definizioan oinarrituta, hau lortzen dugu:
1 bira osoa = 360o ; 1o = 60´ ; 1´ = 60´´ ; 1o = 60´ = 3.600´´
Nazioarteko sisteman, ordea, angeluak neurtzeko erabiltzen den unitatea radiana da.
Radiana zirkunferentziaren erradioaren luzera bera duen zirkunferentzia-arku batek mugatzen duen angeluaren baliokidea da.
rad idatziko dugu.
R erradioko zirkunferentzia bati dagokion bira oso bat 2πR luze da. Beraz, horri dagokion magnitudea radianetan 2πR luzeraren eta R erradioaren zatidura da:
Bira oso baten radian kopurua = 2πR/R = 2π rad
Sistema hirurogeitarrarekiko erlazioa bira osotik lortzen dugu:
1 bira oso = 360 o = 2π rad ⇔ 1 angelu lau = 180 o = π rad
Honela, 1 rad ≅ 57,216o ≅ 57o 12´ 58´´ da