Geometria analitikoaren oinarriak René Descartes (1596-1650) matematikari eta filosofo frantsesak ezarri zituen Metodoaren diskurtsoa (1637) liburuan. Arloaren helburua, geometria aljebraren bidez adieraztea da, hau da, aljebraren bitartez problema geometrikoei soluzioa bilatzea.
Unitate honetan puntuak eta bektoreak ardatz kartesiarretan adierazten ikasiko dugu eta horiek baliatuz eragiketak egingo ditugu. Bektore baten atalak identifikatuko ditugu eta bi punturen arteko distantzia kalkulatzen ikasiko. Zuzen baten adierazpen ezberdinak ikasiko ditugu, eta adierazpen batetik bestera igarotzeko eman beharreko pausoak ere aztertuko ditugu.
Kono bat plano batekin ebakitzean, ikuspuntu aljebraikoa kontuan hartuta, azaltzen diren konikak ere ikasiko ditugu. Azkenik, planoan egindakoa hiru dimentsioko espaziora pasatzen ahaleginduko gara