Funtzioen ideia da Matematikan azaltzen den kontzeptu garrantzitsuenetako bat. Funtzio bat zenbaki bat beste edozeinetan transformatzen duen prozesua da. Zehatzagoak izanda, f funtzio batek x zenbaki bati beste bat, y, egokitzen dion banan-banako korrespondentzia da, y= f(x).
Erraz aurki daitezke funtzioen adibideak: denboraren arabera ibilitako espazioa, altueraren araberako pertsona baten pisua, telefonoz hitz egiten dugunaren araberako fakturaren prezioa…
Gai honetan era zehatzean landuko dugu funtzioen inguruan daukagun ideia intuitiboa. Funtzioak nola aztertu behar diren eta horien ezaugarriak deskribatzen ere ikasiko dugu. Funtzioen laguntzaz, eguneroko bizitza modelizatzen ahaleginduko gara eta, horrela, erabaki hobeak hartzen ikasiko dugu.
Ia edozein egoera adieraz daiteke funtzioak erabilita; beraz, badugu zer aztertu!