Trigonometria hitzak angeluak neurtzea esan nahi du (Tri = hiru, gono = angelu, metria = neurtzea). Triangeluen aldeen balioen eta angeluen zabaleraren arteko erlazioa definitzean datza; horrela, horietako bat ezagututa besteak kalkulatzeko gai izango gara.
Trigonometriako lehen idazkiak babiloniar garaiko triangelu angeluzuzenen aldeak eta angeluak azaltzen diren buztin-taulatxo batzuk dira. Trigonometria lur-neurketetan, nabigazioan, astronomian... erabili zen, bestela neurtu ezingo genituzkeen distantziak neurtzeko tresna egokia delako.
Gai honetan oinarrizko definizio trigonometrikoak eta haien zenbait aplikazio ikasiko ditugu.