Eguneroko bizitzan proportzionaltasun erlazioak behin eta berriz erabiltzen ditugu, bai supermerkatuko edozein produktu erostera joaten garenean, baita argi-tarifa bi konparatu nahi ditugunean ere. Kasu horietan, adierazpen grafikoek erabakia hartzen laguntzen digute eta zuzenak dira gehien adierazten ditugun kurbak. Bestalde, parabolak erabiltzen dira objektuen jaurtiketa edo tiro parabolikoa, ur-edalontzi bat urez betetzea edo nonbaitetik salto egitean ibilitakoa adierazteko.
Kapitulu honetan proportzionaltasun zuzen eta alderantzizkoaren erlazio garrantzitsuenak eta plano kartesiarrean horiek adierazteko behar ditugun elementuak ikasiko ditugu. Funtzio horiek oso erabilgarriak dira zientzian datuak konparatzeko eta datuek haien artean erlazio linealik (zuzen bat bezala jokatzen badute) edo beste era bateko erlaziorik (polinomikoak, esponentzialakā¦) duten jakiteko.
Adibidez, erregresio-analisia erabilita datuek sortutako kurbak aztertzen dira estatistikan. Zuzen edo parabola bidez datuak hurbiltzean ikerketak eta iragarpenak egin daitezke.