Funtzio baten grafikoa eman eta horren deskribapena egitea eskatzen badigute, pauso hauek jarraitu behar ditugu:
Funtzioaren joera aldatzen diren balioak bilatuko ditugu.
Tarte bakoitza deskribatuko (gorakorra ala beherakorra, ahurra ala ganbila) dugu.
Maximo eta minimoak identifikatuko ditugu
Deskribatu funtzio hau
Funtzioa jarraitua da, marrazterakoan eskua jaso behar ez delako.
Bere definizio-eremua R osoa da.
Asintotak:
Ez dago asintotarik. Funtzioa +∞ra eta -∞ra doanean irudia +∞ra hurbiltzen delako.
Aldaketak dauden puntuak x=-1, x=1, x=3 eta x=4 dira.
Hazkundea (gorakortasuna eta beherakortasuna) aztertuko dugu:
Gorakorra: (1,3)∪(4,+∞)
Beherakorra: (-∞,1)∪(3,4)
Kurbadura (ahurtasuna eta ganbiltasuna) aztertuko dugu:
Ahurra: (-1,3)∪(3,+∞)
Ganbila: (-∞,-1)
Puntu singularrak (maximoak, minimoak, eta inflexio-puntuak) aztertuko ditugu:
Maximoak: (3,1)
Minimoak: (1,3)
Inflexio-puntuak: (-1,1