MUSIKA
4.maila
4.maila
Kaixo!
Etxean egon beharreko garai honetan, gure sentimenduak identifikatzea, ulertzea eta onartzea batzuetan zaila egiten zaigu. Bizipen desberdinak ditugu eta egoera berri honen aurrean norberaren barruak duen erreakzionatzeko modua desberdina da.
Batzuetan gu edo ingurukoak beldurtuta, urduri, kezkatuta edo haserre sentitzen gara eta beste momentu batzuetan alai eta lasai gaude. Sentimendu hauek identifikatzea eta onartzea garrantzitsua da eta MUSIKAK honetan asko laguntzen digu.
Gustoko musika entzutean eta abestean organismoak dopamina izeneko sustantzia bat sortu eta bidaltzen du burmuinera eta sustantzia horrek ondo, lasai eta pozik sentitzeko sentsazioa eragiten du.
Kaixo! Gorputz erritmoa lantzeko abesti hau entsaiatzen joan, azken astean denok elkarrekin dantza egiteko.
Txirularik etxean bai?
Ea zer moduz jotzen duzun Euskal Herrian euskaraz abestia !!!!! EGIN KLIK IRUDIAN PARTITURA DENA IKUSTEKO!
Animo artistak!!!!!
ALKAR HARTU ETA EMANEZ
Ikastolako familia batek sortutako abestia entzun eta ikastera gonbidatzen zaituztegu. Abesti ederra garai honetan bizitzen ari garena musikaren bitartez adierazteko!
Mila esker Ziardegi familiari!
EÑAUT ELORRIETAK egindako kanta honetan, Harbide zilar bat, gure ikastolako ikaskide baten amak parte hartzen du biolina jotzen.
Abesti benetan ederra Eñautek eta bertako musikariek sortu dutena.
Garai honetako beste sormen fruitu bat. Mila esker Esther eta musikari guztiei!
Entzun eta disfrutatu.....
Dopamina zure gorputzean sortzeko prest zaude? Gustoko musika entzutea eta abestea nahi baduzu gogoratu Gabi de la Mazak Txantxangorria euskal karaokea sortu zuela. Bertan abesti sorta ederra aurkituko duzu letra eta guzti abesti gogokoenak entzun eta abestu ahal izateko.
ANIMO!!!!!!
Dantza egiteak, dopamina, adrenalina eta noradrenalina askatzen ditu, estresa murrizteaz arduratzen da, oroimena eta kontzentrazioa indartzen ditu eta garuneko jarduera zaintzen du. Gainera, gorputza indartzen du eta sasoian mantentzen laguntzen digu. Memoria, gorputz-adierazpena eta oreka fisikoa eta mentala garatzen laguntzen du, estresa gutxituko du eta norberaren buruenganako konfiantza hobetuko du.
Ezagutzen duzu DON'T WORRY,BE HAPPY abestia?
Ez zaitez kezkatu, izan zoriontsu....
DANTZATU eta IZAN ZORIONTSU !!!!!!
Erritmo ariketa honek arreta lantzen lagunduko dizu musikarekin disfrutatzen duzun bitartean.
Aurkitu bikotea eta ondo pasa!!!!!!!
Musikaz disfrutatzen jarraitu nahi izanez gero web orri honetan ariketa dibertigarri pilo bat aurkituko dituzue.SARTU ..... ea txirulaz jo ahal izateko abesti bat aurkitzen duzuen. Zuen gustokoa izan dadila eta praktikatu!
Eta bukatzeko..... Marina Pintosekin batera erlaxazio saio bat egitea proposatzen dizugu.
Ea bideo honekin ondo sentitzea eta hemen eta orain kokatzea lortzen duzun!