INGURUNEA
4.maila
4.maila
ERREPASOA: LOKOMOZIO APARATUA
LOKOMOZIO APARATUA: GIHAR SISTEMA
Lokomozio aparatua.
Giharrak.
Giharren izenak.
Borondatezko mugimenduak eta oharkabekoak.
Giharren funtzionamendua.
LOKOMOZIO APARATUA: HEZURDURA
Hezurduraren funtzioak
Hezurduraren atalak
Hezurren izenak
Kartilagoak
Giltzadurak
(*Bideoa ikusi eta ulertzen saiatu)
(* Argazkiak atera eta guri bidali)
1-Informazioa ondo irakurri eta ulertzen saiatu ondoren, kontzeptu mapa hau koadernoan kopiatu eta osatu.
2- Dagoeneko "lokomozio aparatua" bideoa ikusita izango duzunez, gure gorputzeko hamar hezurren izenak koadernoan idatzi.
3- Hemen behean dituzun hezurrak gure gorputzeko organo batzuen babesle dira. Informazioa bilatu eta idatz ezazu hezur bakoitza zer organoren babeslea den.
URAREN PROIEKTUA BUKATUTZAT EMAN OSTEAN, ASTE HONETAN GAI BERRIARI HASIERA EMANGO DIOGU:
AURRE-EZAGUTZAK: Erantzun ondorengo galderak txanelako koadernoan. * Argazkia atera eta guri bidali
Zergatik esaten da kirola egin behar dugula osasuntsu egoteko?
Kirolak gure gorputzeko zer organo eta atalekin du zerikusia?
Gustuko al duzu kirola egitea?
Egiten al duzu ohituraz kirolen bat? Zein? Zergatik?
Zein dira gutxien gustatzen zaizkizun kirolak? Zergatik?
Non egiten dituzu kirol horiek?
Inoiz izan al duzu lesiorik, zerbait apurtu edo bihurritu al duzu inoiz?
Kirol gehiegi egitea txarra izan al daiteke?
LOKOMOZIO APARATUA ETA LOKOMOZIOA
LOKOMOZIO APARATUA: lokomoziorako erabiltzen diren organo eta atalen multzoa.
LOKOMOZIOA: leku batetik bestera higitzearen ekintza eta ondorioa.
Elhuyarrek familian esperimentuak egitera gonbidatzen zaitu!!
Proposatzen diren esperimentuak etxean izan ditzakegun material eta tresnekin egingarriak dira.
Egin klik argazkian eta aukeratu gehien gustatzen zaizkizunak. Ondoren, idatziz azaldu nola egin dituzun, zer gertatu den edo zer ikasi duzun.
Nahi izanez gero, argazkia ere atera eta guri bidali!!!
Animatu, esperimentatu eta partekatu!!!
Ingurune arloan " URA, BIZITZAREN ITURRI" gaia lantzen ari gara.
Hona hemen aste honetako zereginak:
" EL AGUA FUENTE DE VIDA" bideoa ikusi.
URA ZAINTZEKO 8 KEINU idatzi 2 lerrotako koadernoan, Txanela aldean.
ERREPASOA: URAREN ZIKLOA bideoa ikusi.
Bideoa ikusiz, nola gertatzen den URAREN ZIKLOA gogoratu eta gero, zure hitzekin etxekoei kontatu.
Dagoeneko uraren gaia bukatzear dugu; ea gai zaren gelan urarekin egindako esperimentu batzuk gogoratzen eta etxean praktikan jartzen.
Hemen azpian duzu esperimentu horietako batzuen esteka. Animatu!
URA gaiaren laburpentxo bat aurki dezakezue bideo labur hauetan. Ea baliagarri zaizuen errepasotxo bat egiteko!