EUSKARA
4.maila
4.maila
Irakur ezazu arretaz azalpen testutxoak eta bakoitzetik ideia nagusi bat atera eta idatz ezazu.
ARIKETA FISIKOA EGITEKO 11 ARRAZOI
Irakurtzeak gure irudimena pizten du, gure buruan mundu berriak sortzen dizkigu.
Irakurtzeko abenturan murgiltzea esperientzia zoragarria delako: bidaiatu, amets egin, ikasi, irudikatu, sentitu... dena da posible.
Dagoeneko ipuin eta liburu pila bat irakurriko zenituzten. Segi horrela!!
Aste honetan ipuin bat egitea proposatzen dizuegu. Horretarako, ipuinaren hasierako zati bat idatzita uzten dizuegu eta zuek hortik aurrera istorioa asmatuko duzue.
BERTSOLARITZA: Aste honetan bukatzen dugu bertsolaritzako ikasturtea. Hori dela eta azken proposamen bat bidali digu Nereak.
Google formulario sinple bat da; zuen izen eta gunea jarri behar duzue, gustuko irudi bat aurkitu eta bere url-a galdetegian gehitu eta zuen kopla edo bertso bat idatzita bidali
Gogoratu egunero ordu erdiz gutxienez irakurri behar dugula.
IRAKURRI ETA ULERTU. Arreta handia jarri bai kazetariaren galderetan bai elkarrizketatuen erantzunetan.
IDATZIZKO ADIERAZMENA. Pentsatu kazetaria zarela eta sortu galdera interesgarriak inguruko norbaiti egiteko.
ZENBAT? izeneko jokoa
GOGORATU: "Hapunbejan" eredua jarraitu!
EZAGUTU ZURE HIRIA jolasa. Arrasateko toki ezberdinak ezagutzeko bertso jolasa.
Egin Klik azpiko botoian eta gozatu jolasarekin!
Ulermen fitxa adi-adi irakurri eta erantzun galderak.
*Argazkia atera eta guri bidali
Azken aste hauetan ikusi duzun filmeren bat idatziz kontatu. Idatzi ondoren,errepasatu ondo idatzitakoa. Gororatu: "Hapunbejan" eredua.
*Argazkia atera eta guri bidali
Jolasaren helburua, proposatu dizugun hitzaren oina zein den ahalik eta lasterren topatu eta klikatzea da.
Saiatu oina lehendabizi aurkitzen duen pistoleroa zu izaten, beste pistoleroak tirokatuko baitzaitu bestela.
Azpian agertzen zaizun Pistolero jolasean klikatu hitzekin jolasteko. Ea gustuko duzuen!
Irakurri jarraibideak adi-adi, ariketa egiten hasi aurretik.
Ordenatu errezetaren 5 pausoak eta txukun-txukun idatz ezazu azpian.
Ea asmatzen dituzuen s, x edo z erabiliz postreen izenak.
Gustuko baduzu zuk ere presta dezakezu gurasoen laguntzaz!!
Idatz ezazu zure gustuko errezeta. Gogoratu egitura. OSAGAIAK ETA NOLA EGIN. Osagaietan neurria aipatu eta prestaketan oso garrantzitsuak dira denbora lokailuak edo zenbakiak erabiltzea: lehenik, ondoren, jarraian, hurrengo, bezain laster, ostean, azkenik...
Atzeko aldean marraztu ezazu azken emaitza!!
Kalera irteteko aukera izan dut jada.
Zer egin dut? Nola sentiru naiz? Nora joan naiz? Norekin?Zein neurri hartu izan ditut?
Koadernoan idatz itzazu!
Euskarako koadernoan idatz ezazu gogokoen izan duzun ipuinaren erreseñatxo bat. Ez da laburpena zure iritzia baizik!
Ez dakit konturatu zareten, baina liburuetan marra batzuk agertzen dira, marra horiek konbinatuz letrak sortzen dira. Gero, kuriosoa da ongi pentsatzen baduzue, letra horiek modu batera elkartuz hitzak sortzen dira. Hitzak elkartuz esaldiak… Esaldi horiek gure buruan eta bihotzean istorioak pizten dituzte, ametsak izango balira bezala. Esaldi horiek emozionatu egiten gaituzte, barregura sortarazten digute.
Esaldi horien eskutik milaka lagun berri ezagutzen ditugu: Ebelina Mandarina, Peru, Nur, Rita, Onin… Esaldi horien bitartez, urruneko lekutara bidaiatzen dugu Egiptora, Frantziara, Amerikara, Asiara… Ongi pentsatzen badugu magikoa da hau guztia: marra txiki eta xume batzuk, modu jakin batez ipinita (zas, zas, zas) magia boteretsua sortzeko gai dira: irakurketaren magia! Horregatik ospatzen dugu Liburuaren Eguna, magia hori zuen artean zabaldu nahi dugulako.
Gogoratu egunero ordu erdiz irakurri behar duzula, euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez.
Galtzagorri elkarteak egunero liburu-gomendio bat egiten du. ANIMATU eta murgildu zaitez liburuen munduan!
https://www.galtzagorri.eus/eu/dokumentazio-gunea/hemeroteka
Aste honetan irakurketa ezberdinak burutu ditzakezue:
Bakarreko irakurketa
Ahots gorako irakurketa
Irakurgaiak partekatu
Honako link honetan klikatuz hainbat ipuin izango dituzu entzungai; baita liburuen erreseñak ere. Entzun itzazu batzuk eta gehien gustatu zaizuna koadernoan idatz ezazu. Ondoren ipuinaren ilustrazioa sortu ezazu eta guri bidali argazkia eginaz.
Oraingoan Tartaloren ipuina izango duzue entzungai. Gehienok ezagutuko duzue, beraz, lan erraza! Irudimena eta sormenari bidea ireki!!! Ipuina entzun, labur labur idatzi koadernoan baina amaiera aldatuta. Zuk asmatu ipuinaren bukaera! Nahi baduzu ilustrazio batekin apaindu dezakezue. * Ondoren guri bidali argazki bidez. Egin klik estekan.
- Nola sentitzen zara egoera berezi honetan?
- Nola moldatzen zara etxean?
- Zer botatzen duzu faltan? Zergatik?
- Zer da gehien gustatzen ari zaizuna egoera honetan?
- Zer egin dezakezu egun hauetan pozik eta umoretsu egon ahal izateko?...
Idatz itzazu zure pentsamenduak euskarako koadernoan
Gatzagorri Elkarteak, koronabirusak sortu duen egoera berezi honi aurre egiteko laguntza emateko asmoarekin, egunero liburu bat gomendatzen du.
Eskerrik asko Galtzagorri Elkarteari!
Euskaraz jolasak aurkituko dituzue hemen:
Mastertxef
Bertsolari
Euskal herritar ospetsuen jokoa
Estropadak
Bikote-bikote
Herriekin jolasteko mapak
Egunero ordu erdiz irakurri euskaraz zein gaztelaniaz edo ingelesez.
Ondoren Driveko euskara karpetan dokumentu bat zabaldu eta bertan idatziko duzue. Ahal baduzue txertatu argazkia ere.
ZER?, NORK/NOR? NON? NOIZ? ZERGATIK?
Txosteneko komikia behatu eta eredu bezala hartuz, asma ezazu istorio labur bat komiki eran (5-6 bineta). Horretarako euskarako koadernoa erabil ezazu.
(AUKERAKOA)
Albiste bat pentsatu eta idatziko duzue aste honetako txostenean.
Ondoren Driveko euskara karpetan dokumentu bat zabaldu eta bertan idatziko duzue. Ahal baduzue txertatu argazkia ere.
Gogoratu: ZER?, NORK/NOR? NON? NOIZ? ZERGATIK?
BERTSOLARITZA. bertsoa.eus