EUSKARA
3.maila
3.maila
1.
Otsoaren denborapasa koadernoan denetik egin dezakezu:
Zenbakiak jarraitu eta otsoa margotu
Otsoa kopiatu
Pausoz-pauso otso bat marrazten ikasi
Otsoa koloreztatu
Desberdintasunak bilatu
2.
Zer iruditzen zaizue pertsonaia hauek? Egingo zenuke deskribapen bat?
Gogoratu deskribapenaren atalak hiru direla:
Aurkezpena
Kanpoko itxura
Izaera
Aurkezpena eta izaera zaila izan daiteke, ez ditugulako ezagutzen baina asmatu. Nahi duzuena izan daitezke! Animo!
3.
Hemen irudien sekuentziak dituzue. Hiru sekuentzia daude, sortu hiru istorio ezberdin!
4.
Ariketa hau gelan askotan egin dugu. Irakasleak 10 esaldiak irakurtzen zituen eta zuek marrazkia egin behar zenuten.
Orain, berdina egin beharko duzue, baina, zuek irakurri beharko dituzue esaldiak. Gogoratu lehenengo komeni dela 10 esaldiak irakurtzea, ideia orokor bat egiteko. Ia ze marrazki ateratzen zaizuen!
5.
Hizki batzuk emango dizkizuegu eta ia zenbat hitz irtetzen zaizkizuen (ezingo dituzue hizkiak errepikatu)
L T B A I O G R S A -------- BALOIA, BALIO,GASA...
T E X R R K L P I O
M N I O A L J A T
S Z G F A A E R T L
K O L R E M A
P I E A L K G D S A
6.
Ahokorapiloak gustuko dituzu? Animatu eta praktikatu ahokorapilo hauek! Nahi baduzue grabatu zuen buruak eta bidali tutoreari!
Akerrak adarrak okerrak ditu,
adarrak okerrak akerrak ditu,
adarrak akerrak okerrak ditu,
okerrak adarrak akerrak ditu.
Axala-maxala mantalin,
kipula-tipula kattalin,
kixkiti-kaxka kaxkatero,
tortila-mortila kozinero.
Mistika-mastika ñam
ogia, tortila, pastela...jan
zarrat eta zurrut
parrat eta purrut!
7.
Zenbat objetu ote daude irudi hauetako bakoitzean?
Hizki bat aukeratu, eta saia zaitez hizki horrekin hasten diren ahalik eta objetu gehien bilatzen fitxan. Eta hori dena, minutu bat pasa aurretik. Azkarrak izateaz gain, zuhurtziaz jokatzea ere garrantzitsua da, zuk bakarrik ikusitako eta idatzitako hitzek puntu bikoitza balioko dutelako. Gainontzeko hitzek, errepikatzen direnak, hau da, beste partaideek ere hitz berdinak badituzte, hitz horiek puntu bakarra baliko dute. Beraz, ea nor den puntu gehien eskuratzen dituena minutu baten barruan!
Behe aldean dauzkazue irudiak.
8.
Zuen etxeko leihotik edo balkoitik zer ikusten duzue?
Marrazki bat egin eta idatzi testutxo bat horren inguruan. Adibide bat jarriko dizuet:
8.
Irakurri ipuina, egin marrazkia, eta koloreztatu. Ia zer irtetzen zaizun!
Abereak batzarrean bildu ziren, lehoi zaharra hila zelako eta lehendakari berri bat izendatu behar zutelako.
Izendatu zuten, eta honela esan zuen lehendakari berriak:
—Gure gizartea hobetzeko, larunbatetan lan pixka bat egingo dugu.
Abere guztiek txalotu zituzten lehendakariaren hitzak. Lehendakari berria hontz zahar bat zen, jakintsua oso.
Baina guztiek ez; zapoak, ez zuen txalorik jo. Berekoia eta alferra zen izugarri:
—Bai! Baita zera ere...! Larunbatean, nik, lo eta igeri!
Eta larunbatean denak abiatu ziren lan egitera, gizarte hobeago bat jasotzearren.
Baina, zapoak, uretan, honela zioen:
—Ergel ez besteak! Ni ez noa lanera! Ura freskoa dago, eta zeinen ederra den hementxe lo hartzea...
Horrela egin zuen hurrengo larunbat guztietan, hontzak berriro batzarra deitu zuen arte.
—Lagunok, denok gaude pozik egindako lanarekin, baina badago hemen gizartean bizi nahi ez duen abere bat, lagunei lagundu nahi ez dien abere bat, eta, horregatik, bota egin behar dugu! Kanpora jaurti, gure gizartetik.
Marmarrean hasi ziren abere guztiak, baina apoak, zapoak, ez zuen hitzik atera.
Honela jarraitu zuen hontzak:
—Ez dut abere alfer horren izena aipatuko, baina jakin ezazue berdea dela, begi irtenak dituela eta uretan bizi dela.
Orduan bai, orduan, zapoak, saltoka, honela egin zuen hitz:
—Hori, hori! Kanpora krokodiloa!
9.
IDATZIZKO ADIERAZMENA
Ordenatu hurrengo ipuina.
Ordutik aurrera, bi txakur elkartzen direnean, elkarri ipurdia usaintzen diote, txakur puzkerreteroa bera den ala ez jakiteko.
Bazen behin harrapatzen zuen guztia jaten zuen txakur bat.
Halako batean, etxe baten ondotik pasatzean, leihoan zegoen eltzekada babarrunaren usaina hartu zuen eta baita azkar asko jan ere. Hainbeste babarrun jan zuen, izugarrizko puzkerra bota baitzuen. Usaina mundu guztian zehar zabaldu zen.
Kopiatu ipuina ordenean eta azpimarratu sarrera, gertaera eta bukaeraren lehenengo hitzak.
Animatzen zara ipuinaren marrazkia egitera???
10.
Bideoa hau ikusi eta ondorengo galderak erantzun, familiako batekin batera.
GALDERAK:
Nolakoa da koadrodun txaketa daukan gizona hasieran?
Aldatu egiten al da bideoan zehar? Zergatik?
Izan ahal zarete noizbait zuek gizon hori? Noiz?
Ingurukoak laguntzen dituzue? Noiz eta nola?
Eta zuei, laguntzen dizuete?
11.
ZENTZUGABEKERIA 1:
Zer ari da gertatzen irudi honetan?
Neska mutilak ikastolan daudela dirudi, baina gauza bereziak gertatzen ari dira ezta?
Azalduko duzu ikusten dituzun gauza bereziak?
ZENTZUGABEKERIA 2:
Zer ari da gertatzen irudi honetan?
Jende asko hondartzan dago, baina oso gauza bereziak gertatzen ari dira.
Azalduko duzu ikusten dituzun gauza bereziak? Nik pila bat ikusten ditut!
12.
AHOZKO ADIERAZMENA
HONDARTZA BETEA!
Zer ari da gertatzen hondartza honetan?
Gauza batzuk ohikoak dira baina beste batzuk nahiko bereziak dira. Begiratu marrazkia eta ahoz azaldu ikusten dituzun egoera deigarriak.
13.
Lehenengo biñetan, gizon-emakume batuzei gertatzen zaien istorioa kontatzen da.
Idatziko duzu, istorio dibertigarri hau koadernoan? Gero zure tutoreari pasa nahi baduzu!
14.
Ariketa honetan Yasminaren laguak nongoak diren eta non bizi diren ikusiko dugu.
Horrela ikasiko dugu NON dago? edo NONGOA den? galdetzen digutenean nola erantzun behar dugun.
Yasminaren lagunen izen bakoitzak kolore bat dauka. Bilatu kolore berdineko beste herriak eta taula bete.
Adibidez, Unai (urdin argiz idatzita dago), Donostiakoa da, eta Durangon bizi da.
Baina, Claudia? Kelly? Jessica?Diana?
Eta zuen lagunak zer??? Nongoak dira zuen lagunak eta non bizi dira? Egin beste taula bat zuen lagunekin.
14.
Istorio hau ezaguna da zuentzat ezta?
Animatzen zarete euskaraz idaztera?
Bidali gero tutoreari nahi izanez gero!
Eta irudi hauekin zein istorio etortzen zaizu burura?
Pentsatu eta idatzi!
Aste honetan hiru irudi hauekin istorio bat egitea proposatzen dizuegu.
Lagunak, basoa, sutondoa, hartza... zer gertatuko da? eta nola konponduko da?
15.
ZURE IZENAREKIN AKROSTIKOA egiten ausartzen zara?
Idatzi zure izena modu bertikalean eta hizki larriz. Letra horietako bakoitzarekin hitz desberdinak sor daitezke. Zuk letra horietako bakoitzarekin hitz bat idatziko duzu. Akrostikotik abiatuta modu askotan idatz daitezke testuak. Edonola ere, zure nortasunaren alderdiren bat adierazten saia zaitez: dohain bat, gaitasun bat, amets bat, topaketa bat, porrot bat...
G aztea
A meslaria
R ock zalea
A ktiboa
Z intzoa
I zutia
O ier dut izena
I kasle ona ta fina
E legantea dena
R ock-a gustokoa baina
A. besten ez dakiena
16.
Deskribatu irudi honetan ikusten duzuena. Bi modutan egin dezakezu:
Esaldiak idatzi (adibz: marrazkiaren eskumako aldean, mutil gazte bat zuhaitzera igotzen ari da).
Testu bat sortu, parkean ikusten duzun egoerak azalduz.
17.
Ikusgaitza izango banintz egun batez, zer egingo nuke?
Objetu magiko bat aurkituko banu, zer gustatuko litzaidake egitea?
Altxor baten mapa aurkitu duzu zure ganbaran… zer egingo zenuke?
Super botere bat izan dezakezu, zein aukeratuko zenuke?
Etxeko animalia bat erosteko aukera ematen dizute gurasoek, zein animali aukeratu zenuke?
Munduko edozein lekutara bidaiatzeko aukera duzu, nora joango zinateke?