MATEMATIKA
4.maila
4.maila
ZATIKIAK KALKULATZEN: https://es.liveworksheets.com/worksheets/eu/Matematika/Zatikiak/Zatikiak_kalkulatzen_vs94756vs
ZATIKIAK: https://es.liveworksheets.com/worksheets/eu/Matematika/Zatikiak/Fracciones_I_ll3187fx
ZATIKIAK PRAKTIKATZEN: https://es.liveworksheets.com/worksheets/eu/Matematika/Zatikiak/Zatikiak_ts297642uh
ZATIKIAK LANTZEN: https://es.liveworksheets.com/worksheets/eu/Matematika/Zatikiak/ZATIKIAK_LANTZEN02_if336028ni
ZATIKIAK LANTZEN : https://es.liveworksheets.com/worksheets/eu/Matematika/Zatikiak/ZATIKIAK_LANTZEN_lq319201cx
Parekatu zatikiak
4 KORRIKALARIK LASTERKETA BUKATU DUTE.
BADAKIGU C, B-REN OSTEAN SARTU DELA HELMUGARA. ETA D KORRIKLARAIA A ETA C-REN TARTEAN IRITSI DELA. ZEIN ORDENATAN SARTU DIRA A,B,C ETA D?
DA
DUT
DIRA
DITUT
DITUGU
...
EMAN EZAZU HITZ BAT ZERRENDA HONETAKOA IZAN DAITEKENA
Zatikiak eraiki
Zenbaki nahasiak (1 1/2; 1 3/4; 2 1/4....)
https://phet.colorado.edu/eu/simulation/build-a-fraction
Aritmetika:( Biderketak eta zatiketak)
https://phet.colorado.edu/eu/simulation/arithmetic
Azalera eta perimetroa
https://phet.colorado.edu/eu/simulation/area-builder
Lotura honetan dago jolasa: Taulako zenbakien inguruan zenbakiak adierazten duen besteko azalera inguratu behar da, pantaila guztia estaltzeko helburuaz.
Zenbakiak esaten duen besteko karratuak batu behar dituzue. 6 jartzen badu, sei karratuko multzoa egin beharko duzu. Horrela, pantaila guztia gorri egon arte!
Animatzen zara?
2- LOGIKA: Koadernoan kopiatu eta egin. ERAGIN BURUARI!!!
POLIGONOAK: Irudi lauak eta itxiak dira.
Elementuak: aldeak eta erpinak( 2 zuzenki elkartzen diren puntua)
POLIGONO MOTAK( DITUZTEN ALDE KOPURUAREN ARABERA):
Triangelua edo hirukia: 3 alde; Laukiak: 4 alde; Pentagonoak: 5 alde; Hexagonoak: 6 alde; Oktogonoak: 8 alde eta Dekagonoak: 10 alde.
GORPUTZ GEOMETRIKOAK:
Poliedroak: Aurpegi guztiak poligonoak dituzten gorputz geometrikoak dira: prisma eta piramidea
Gorputz biribilak: Gainazal kurbatuak dituzten gorputz geometrikoak dira: zilindroa, konoa eta esfera.
ZENBAKI ERROMATARRAK: Bideo honetan, batuketaren araua, kenketaren araua, hizkiak errepikatzearen araua eta biderketaren araua azaltzen dira.
*ADI!!! BIDERKETAREN ARAUA, ez dugu landu, aurrerago ikasiko duzue!
UNITATE ALDAKETAK: Testu hauek irakurri eta ulertzen saiatu.
NEURRIAK: Bideo honetan luzera, edukiera, eta masa neurtzeko unitateak, nola pasatu unitate batetik bestera eta luzerari buruzko adibideak agertzen dira.
*ADI!!! Gogoratu guk unitate aldaketak egiteko ez ditugula biderketak eta zatiketak erabiltzen baina norbaitek nahi izanez gero, hor dago azalpena.
ORDUAK, MINUTUAK ETA SEGUNDOAK
59.345 : 8 =
68.794 : 7 =
65.794 : 3 =
12.853 : 5 =
49.830 : 9 =
1- ZATIKETAK: mateko koadernoan kopiatu eta egin. Guztietan konprobaketa egin, ondo egin duzun jakiteko.
*Argazkia atera eta guri bidali.
79.016 x 48 =
85.312 x 92 =
67.089 x 35 =
34.259 x 65 =
94.128 x 78 =
2- BIDERKETAK: mateko koadernoan kopiatu eta egin.
*Argazkia atera eta guri bidali.
Errusiar mendian ibiltzeko 80 lagun daude zain ilaran. Baina lehen bidaian, 80 lagun horien 3/5ak soilik ibili daitezke. Zenbat lagun ibili daitezke lehen bidaian?
Atleta batek 4.000m egin ditu goizeko entrenamenduan, eta 5km eta 90m arratsaldekoan. Zenbat metro egin ditu guztira gaur?
Gaur goizean, gauza hauek erosi ditu Gorkak: 1kg dilista, kilo laurden mahats, kilo erdi urdaiazpiko, 3 kilo patata eta 2 kilo eta laurden saltxitxa. Zenbat kilo erosi ditu guztira Gorkak?
3- BURUKETAK: mateko koadernoan egin.
*Argazkia atera eta guri bidali.
4- ANGELU MOTAK
GOGORATU!
Perimetroa: irudi baten perimetroa bere alde guztien luzeraren batura da.
P hizkiaz adierazten da.
P = 4+4+4+4 = 16cm
5- PERIMETROA eta AZALERA
HONA HEMEN ASTE HONETAKO EGIN BEHARRAK:
( Jarduera denak txostenekoak dira)
Biderketak eta zatiketak egin.
Zatikiak lantzen jarraitu.
Zenbaki hamartarrekin batuketak eta kenketak.
Biderketak eta zatiketak amaieran 0 duten zenbakiekin.
Buruketak
Buruzko kalkuloa: kartak, dadoak erabiliz....GERRA JOKOA gehitzen, biderkatzen...
ZATIKIAK LANTZEN: ERREPASOA:
Zer dira zatikiak
Nola irakutzen dira zatikiak
Zatikiak irakurtzen direnean, salbuespen batzuk
ZATIKIAK LANTZEN: Bideo honetan azaltzen da nola alderatzen (konparatzen) diren zatikiak. Ea lagungarri egiten zaizun!!!
ADI!!! Bideoan azaltzen den 3. egoera, hau da, ZENBAKITZAILE ETA IZENDATZAILE DESBERDINETAKO ZATIKIAK ALDERATZEA, oraindik zaila da guretzat!!
Ea beste 2 EGOERAK ondo ulertzen dituzuen!!!
ZATIKETAK ETA BIDERKETAK ZENBAKI BAT EDO BIAK ZEROZ AMAITZEN BADIRA, gogoratu zatiketen kasua, pixkat konplikatuagoa dela. Pausoz- pauso egin eta animo!!! Zalantzaren bat baduzu, badakizu, LASAI GALDETU!!!
Bideo honetan azaltzen da nola egiten diren ZATIKETAK ZATIKIZUNEAN ETA ZATITZAILEAN AZKEN ZIFRAK ZEROAK direnean. ADI!!!!
ZENBAKI HAMARTARREN BATUKETAK ETA KENKETAK: Bideo honetan azaltzen da nola egiten diren zenbaki hamartarren batuketak eta kenketak. Honetaz gain, gertatzen diren ohiko akatsak azaltzen dira. ADI!!!
1- Egunero 2 BIDERKETA eta 2 ZATIKETA egin txostenean.
2- KOPURU BATEN ZATIKIA KALKULATU txostenean.
Hemen daukazun bideoan azalpena ikusiko duzu eta egoera batetan aplikatuta ere bai.
3- ZENBAKI HAMARTARREKIN BATUKETAK ETA KENKETAK egin txostenean.
Bideo honetan azaltzen da zer diren zenbaki hamartarrak eta nola deskonposatzen diren.
4- Txosteneko 2 BURUKETAK egin.
Gogoratu buruketak egiteko jarraitu beharreko pausoak:
Beharrezkoak diren datuak atera.
Galdera identifikatu.
Ebazpena: enuntziatuak esaten duena irudikatu dezakezu.
Kalkulua: egin behar diren eragiketa denak egin eta ONDO ERREPASATU.
Erantzuna: galderari erantzun behar dio.
5- BURUZKO KALKULOA landu aste honetako txostenean.
Oraingoan bakoitzak buruketa bat asmatuko duzue eta guri bidaliko diguzue.
Guk SITES-en ipiniko dugu eta 4.mailako lagunek ebatziko dute.
BALDINTZA: 2 eragiketa eginez ebatzi behar da.
ERAGIN BURUARI!!!
BURUZKO KALKULOA: Zenbaki bat aukeratu (adibidez, 46), 4 dado bota edo 4 zenbaki aukeratu eta zenbaki horretara heltzeko egin beharreko eragiketak pentsatu.
Adb: 46 zenbakia lortu beharra daukat. Dadoetan edo kartetan hauek irten zaizkit: 6, 8, 2, 5
Hau egin dezaket: 6x8 - 2=46 baina ez ditut dado guztiak erabili. Guztiak erabili behar dira zenbakia lortzeko eta ezin bada, ahalik eta gehien gerturatzen saiatu.
Adibidez: 6x5+8x2= 46
Ea zein den azkarrena! ANIMO ETA JOLASTERA!!!
Etxean dituzuen jolasekin jolastu ( jolas espazialak, logikoak, karta jolasak, xakea, partxisa...)
ADI!! Ez da dirudien bezain erraza!
GORPUTZ GEOMETRIKOAK lantzeko fitxa batzuk partekatzen ditugu zuekin. Animatu eta bidali argazki bat egiten duzuenarekin!