ARTISTIKA
3.maila
3.maila
1.
Eskulanak egiten ikasteko pausuak bideon azalduta aurkituko dituzue webgune honetan. Egin klik, eta gustatzen zaizkizuenak etxean egiten saiatu! ANIMO!
2.
Hainbat irudi pausoz-pauso egiten ikasteko tutorialak ikusi eta saiatu marrazten. Bideoa geratzen joaten bazarete, oso marrazki politak aterako zaizkizue.
Yotubeko orrialde hauetan, gauza pila bat daude zintzilikatuta, bota begiradatxo bat!
3.
Dagoeneko egin duzue dragoi bat gelan, baina beste hau ere oso polita izan daiteke. Webgunea ingelesez dago, baina bideoan oso ondo adierazten da nola egin dezakezuen dragoa. Etxean dituzuen materialak erabili ditzakezue!
4.
Eskulan hau ere oso polita da! Animatzen zarete?
Etxeko materiala erabili!
5.
Nola sentitzen zarete egun hauetan?
Egingo al dituzue emozio aurpegi hauek? Gehiago ere asmatu dezakezue!
Nahi baduzue erakutsi zein aktore onak zareten, atera argazki bat eta bidali tutoreei!
6.
Hartu orri bat.
Pegatu kolore ezberdinetako formak (pentsatu gabe9
Forma horiek zer izan daitezke? Asmatu!
Marrazki politak atera zaizkizula? Ziur baietz!
Nahi baduzue, bidali tutoreari!
8.
Bazenekien marrazkiak margotzeko teknika ezberdinak daudela?
Puntoen eta marren teknika erabiliz marrazki ikusgarria irtetzen dira!
Horiek lantzeko fitxa batzuk gehituko ditugu hemen, baina etxean daukazuen marrazkiekin probatu dezakezue. Edo are hobeago, egin zuek marrazkiak eta gero horrela margotu!
9.
Ezagutzen duzue Picasso margolaria? Oso margolari ospetsua izan zen, marrazteko oso modu berezia baitzuen! Gaurkoan, Picasso izango zarete. Jaurti dadoa lau aldiz jakiteko nolako aurpegi, begi, sudur eta aho egin behar duzuen. Gero margotu nahi duzuen bezala!
Explicación en castellano.
10.
Beharrezko materiala plastilina egiteko:
IRINA: 2 baso eta erdi
UR BEROA: baso bat eta erdi
OLIOA: Bi koilarakada
GATZ FINA: Baso erdi
LIMOI ZUKUA: koilarakada bat edo bi
KOLORATZAILE JANGARRIAK
Marrazkian klik egin eta zein pauso jarraitu behar dituzuen azalduko dizue.
11.
Badakizue zer diren taumatropoak?
Bi modutan egin daitezke.
Begiratu eta nahi izanez gero zuenak egin etxean!
Materiala:
Orri txuri bat
Kartoi zati bat
Artaziak
Pegamentua
Konpasa (edo borobil bat marrazteko objetu bat)
Makiltxo bat, lastotxo bat, soka bat edo hari bat.
12.
TENPERA EDO AKUARELA ERABILIZ MARRAZKIAK SORTU
Etxean tenperak izaten badituzue kartoi batean horrelako zuhaitza egin dezakezue. Norbait beste marrazki bat egitera animatzen bada, bikain ere! Erabili zuen sormena, artista batzuk zarete eta!
Ez badaukazue tenperarik, akuarelarekin proba dezakezua, ez da berdin gelditu, baina polita izan daiteke! Gero, bidali tutoreei ikusi dezaten!
14.
Zenbat gauza dauzkagun buru barruan bueltaka ezta?
Pentsamenduak, oroitzapenak, ideia berriak, ezagutza handiak...
Nola irudikatuko zenituzke horiek, collage bat eginez?
Aldizkarietako edo egunkarietako orriak hartu eta atera zuen buru barruan dauden irudi, kolore eta formak. Ia zer irtetzen zaizuen!
15.
Aurreko ariketako ideia berdina jarraituz, aurpegiak aldizkarietako irudiekin egitea proposatzen dizuegu. Nolako aurpegiak egin dituzue? Bidali argazkiak!!!
16.
Matematikan simetria zer den landu dugu. Daukagun objetua edo irudia erditik banatuz gero, bi aldeetan gertatzen dena berdina denean, hori simetrikoa dela esaten dugu.
Animatzen zarete zuen argazki bat erditik mozten eta ondoan falta dena irudikatzen. Zuen argazkirik ez baduzu, aldizkari bateko pertsona baten irudia erabili dezakezue.
17.
UDABERRIAN GAUDE ETA LOREK KOLORE ASKO HARTZEN DUTE. NAHI BADUZUE HAU FOTOKOPIATU ETA MARGOTU. BESTELA, ZUEK EGIN ZUEN LORA PROPIOAK! EDERTO EGINGO DUZUE!