INGURUNEA
3.maila
3.maila
Astero proposamen berri bat izango duzue esku artean, eta erantzuna ematen saiatu beharko zarete. Gero gurekin partekatu eta denok egindakoa ikusiko dugu. Gauza pila bat ikasiko ditugu etxetik!
SUKALDARI TREBEAK GARA!
Kaixo,
Aste honetako proiektuan zuen etxera irudikatu behar duzue. Librea izango da. Baina gustatuko litzaiguke, zuen etxea irudikatzea eskulan baten bitartez. Librea da lana, egin nahi duzuen bezala. Erabili zuen sormena, egiten duzuena ondo eginda egongo da eta!
Aukera ezberdinak daude (behean argazkiak ikusiko dituzue):
Etxeko planoa egin, arkatzez eta margotu.
Etxeko planoa, palillo, makiltxo edo kartoiarekin egin.
Etxearen maketa bat egin
...
BADAKIZUE ETXE MOTA EZBERDINAK DAUDELA MUNDU GUZTIAN ZEHAR EZTA?
Bizi garen lekuaren arabera, klimaren arabera, lurraren arabera, materialaren arabera, etxe oso ezberdinetan bizi dira zuek bezalakoak diren beste haur batzuk. Ezagutu nahi duzue nolako etxeak diren horien? Ikusi bideoak.
KAIXO 3.MAILA!
Hurrengo bi astetako proiektuan sukaldari bihurtuko zarete! Baina horretarako informazio pixka bat behar duzue. Hemen bideo eta argazki batzuk elikadura osasuntsua zer den ulertzeko!
Gero zuen platerrak egin behar dituzue, errezeta idatzi eta argazkia bidali! ANIMO!
Ariketa fisikoa eginez eta ondo jaten osasuntsu egoteko aukera izango duzue.
Begiratu plater honi.
Zer da gehien jar behar dena?
Zer gutxien?
Betetzen duzu hau?
Osakidetzak, Euskal Herriko osasun zerbitzuak, guneko otorduak planifikatzeko orduan elikadura osasungarria lortzeko bideoa egin du.
Bazenekien? Euskal gazteen %49ak bakarrik jaten du fruta egunero, eta barazkiak %18ak.
Osasuntsu egoteko ezinbestekoa da ondo jatea. Baina ze pausu jarraitu behar ditugu. Ikusi bideoa!
Nola osatu behar dugu plater bat edo otordu bat (bazkari bat adibidez) osasuntsua izateko?
Beti entzun izan dugu janari talde bakoitza dela garrantzitsua, baina zein proportziotan jan behar ditugun erabakitzean arazoak izan ohi ditugu. On Ekin Nutrizio Dietetikako neskekin ikasi dugu.
Menu osasuntsua sortzeko ideia ezberdinak dituzue hemen!
GOSALTZEKO
BAZKALTZEKO
AFALTZEKO