MATEMATIKA
3.maila
3.maila
1.
Ezaguna izango da, baina, matematiketan.eus orrialdean jolas eta material asko izango duzue matematikak modu manipulatu bidez lantzeko. Sartu webgune horretan eta ekin jolasari!
2.
Taulak lantzea garrantzitsua da 3.mailan, hori interneteko jolasen bidez ere egin daiteke.
Hemen txertatzen dizuegun orrialdean, 1etik 10era arteko taulak errepasatzeko jokoak daude (gazteleraz dago). Linka, irudiaren azpian uzten dugu.
Webgune berdinean, gainera, fitxak ere aurkituko dituzue. Koadernoan kopiatu ditzakezue, inpresorarik ez baduzue.
FITXAK: https://arbolabc.com/juegos-tablas-de-multiplicar/tablas-imprimibles/operaciones-tabla-del-3
3.
Irudi lauak erabiliz marrazki ezberdinak egin ditzakezue (pertsona bat, izozki bat, paisaje bat…) regla eta konpasa erabili dezakezue.
Adibideak ondoan dagoen irudiari klik eginez ikusi ditzakezue.
Goikoak dira irudi lauak. Azpian daudenak gelan erabiltzen ditugunak dira.
4.
POLIGONOAK: aldeak, erpinak eta angeluak dituzten forma geometrikoak dira. Lerro zuzenez eta itxiak osatuta daude, inoiz ez lerro kurbatuekin.
LAN PROPOSAMENA:
Zein poligono ikusten dira zuen etxeko leiho edo balkoitik?
Zein poligono ikusten dituzu zure etxean? Egongelan, gelan, komunean...?
Marraztu eta izendatu aurkitzen dituzun poligonoak koadernoan.
5.
NEURKETAK: Etxeko guztiak neurtu eta ordenatu itzazue koadernoan. Marrazki baten bitartez lagundu.
6.
Deskonposatu zenbakiak eguzki izpien bitartez.
Erabili plantila hauek nahi baduzue.
144 nola deskonposatu dezakezu?
Eta 12,3 nola deskonposatuko duzu?
8.
Hemen etxeko materialekin eta 3D egiteko sudokuak! Begira!
9.
Alboetan dauden zenbakiak borobil barruetan sartzen saiatu!
Hemen, berdina egin baina zenbakiak zuk asmatu beharko dituzu!
10.
Diruarekin ere jolastu dezakezue!
Modu asko daude diru kantitate berdina txanponekin adierazteko, egin horrelako ariketak eta joan dirua kontrolatzen!
12.
BI MAHAI JOLAS AHAL IZANEZ GERO, INPRIMATZEKO.
Bideketak jolas bidez lantzeko aukerak bi fitxa honetan.
Partxisaren antzera jolasten dira, dadoekin eta koloretako fitxekin.
13.
Ilara hauek ez daude ordenatuta. Zure laguntza behar dugu, ordenatuko dituzu ilarak zenbakiak txikitik handira idazten?
Ilara hauek ez daude ordenatuta. Zure laguntza behar dugu, ordenatuko dituzu ilarak zenbakiak handitik-txikira idazten?
14.
Kutxa magiko hauetan, zenbaki batzuk txertatzea falta zaizue. Koadernoan egin.
Kutxa magiko hauetan, zenbaki batzuk txertatzea falta zaizue. Koadernoan egin.
15.
Lotura honetan dago jolasa: Taulako zenbakien inguruan zenbakiak adierazten duen besteko azalera inguratu behar da, pantaila guztia estaltzeko helburuaz.
Zenbakiak esaten duen besteko karratuak batu behar dituzue. 6 jartzen badu, sei karratuko multzoa egin beharko duzu. Horrela, pantaila guztia gorri egon arte!
Animatzen zara?
16.
Zer iruditzen zaizue erronboekin egin daitezkeen figura hauek? Hartu kartoizko kaxa bat eta moztu. Gero forma eman eta irudiak sortu.
Berdina egin dezakezue komuneko papera erabiliz. Moztu eta hurrengo irudiak egiten saiatu!
17.
Biderketak errepasatzeko jolas bat hemen.
Dadoak, karratudun orri bat eta rotulagailu bat behar duzue.
Taldean, binaka edo bakarka jokatu daiteke.
Taldean edo binaka jokatzen baduzue, karratu gehiago nork margotzea lortzen duen ikusi dezakezue.
Animatzen zarete biderketak beste modu baten egiten?
18.
El rincón de Luca webgunean deskonposizioa erabiltzen du biderketa egiteko. Jolas honekin biderketak beste modu baten egin daitezkela ikusiko duzu.
EGIN KLIK HEMEN BEHEAN edo sartu link honetan: http://www.retomates.es/idw=tt&idJuego=multiplicacion_rinconluca
Jolasean bertan bideo tutorial bat dago nola egin azaltzeko, hemen ere jartzen dut tutoriala
19.
NEURTU
Etxean zaudeten bitartean, hartu metro edo erregela eta neurtu:
Gosaria prestatzeko erabiltzen dituzun kaxak: gailetak, zerealak, esnea…. Marraztu eta idatzi zein neurri dituzten koadernoan.
Jarri margoak lerro baten eta neurtu.
Neurtu errotulagailu bat eta kalkulatu zenbat neurtuko duten errotulagailu kaxan dituzun errotulagailu denek.
Zein izango da luzeagoa margoen lerroa edo errolulagailuarena.
Idatzi lortutako neurketak zure koadernoan
20.
PISUA
Etxekoen zapatilla bana hartu eta pisatu. Ordenatu handitik txikira pisuaren arabera, eta argazki bat atera/marraztu zure koadernoan.
Zein alde dago gehien eta gutxien pisatzen dituztenen artean?
21.
Zenbakiak lantzen:
Etxean horrelako ariketak egitea proposatzen dizuegu, baina zenbaki hauekin:
124
354
692
1684
2145
5691
9642
10000
23.
Orrialde honetan fitxa interaktibo pila bat dituzue, paperean egin beharrean ordenagailu edo tabletean egin dezakezuenak.
Probatu, ia gustatzen zaizuen!
24.
Biderketa taulak lantzeko quizzletak daude hemen. EGIN KLIK linketan eta jolasetara sartuko zarete.