MUSIKA
3.maila
3.maila
Kaixo, ostiralerako gorputz erritmoa lantzeko abesti hau entsaiatu. Gero, meet-ean denok elkarrekin dantzatuko dugu.
ALKAR HARTU ETA EMANEZ
Ikastolako familia batek sortutako abestia entzun eta ikastera gonbidatzen zaituztegu. Abesti ederra garai honetan bizitzen ari garena musikaren bitartez adierazteko!
Mila esker Ziardegi familiari!
EÑAUT ELORRIETAK egindako kanta honetan, Harbide zilar bat, gure ikastolako ikaskide baten amak parte hartzen du biolina jotzen.
Abesti benetan ederra Eñautek eta bertako musikariek sortu dutena.
Garai honetako beste sormen fruitu bat. Mila esker Esther eta musikari guztiei!
Entzun eta disfrutatu.....
1.
Dopamina zure gorputzean sortzeko prest zaude? Gustoko musika entzutea eta abestea nahi baduzu gogoratu Gabi de la Mazak Txantxangorria euskal karaokea sortu zuela. Bertan abesti sorta ederra aurkituko duzu letra eta guzti abesti gogokoenak entzun eta abestu ahal izateko.
ANIMO!!!!!!!
2.
Beste aukera bat Marina Pintosekin batera erlaxazio saio bat egitea da.
Ea bideo honekin ondo sentitzea eta hemen eta orain kokatzea lortzen duzun!
3.
Erritmo ariketa honek arreta lantzen lagunduko dizu musikarekin disfrutatzen duzun bitartean.
Aurkitu bikotea eta ondo pasa!!!!!!!
4.
Dantza egiteak, dopamina, adrenalina eta noradrenalina askatzen ditu, estresa murrizteaz arduratzen da, oroimena eta kontzentrazioa indartzen ditu eta garuneko jarduera zaintzen du. Gainera, gorputza indartzen du eta sasoian mantentzen laguntzen digu. Memoria, gorputz-adierazpena eta oreka fisikoa eta mentala garatzen laguntzen du, estresa gutxituko du eta norberaren buruenganako konfiantza hobetuko du.
Ezagutzen duzu DON'T WORRY,BE HAPPY abestia?
Ez zaitez kezkatu, izan zoriontsu....
DANTZATU eta IZAN ZORIONTSU !!!!!!
5.
Musikaz disfrutatzen jarraitu nahi izanez gero web orri honetan ariketa dibertigarri pilo bat aurkituko dituzue.SARTU ..... Zuen gustokoa izan dadila espero dugu!
Ariketa hauek egiten zuen etxean pozik eta lasai sentitzea nahiko genuke. Animo guztioi !!!!
DISFRUTATU MUSIKAZ!!!!!