DANTZA SUELTO TXAPELKETAK 2023
OHARRA
Aurten “Bikoteen aurkezpena” puntuagarria izango da txapelketa guztietan. Fandango-doinuz dantzatuko da, ta bi pausotako iraupena izango du.
Zertan mamitzen da aurkezpen hau?
Dantzari guztiak taulatura igoko zarete, ta bi multzotan jarri, batzuk eskuin aldean eta beste batzuk taulatuaren ezker aldean. Bikote bakoitzeko kide bat taulatuaren eskuin aldean kokatuko da, eta bestea ezkerreko aldean.
Alboetatik hasiko zarete, beraz, dantzan (bakoitza egokitu zaion txandan).
Bi parte izango ditu aurkezpen saioak:
Hurbilketa eta bikotea sortzea. Elkarketa honetan Ikusi behar dira erakartasuna, ilusioa, gogoa, konplizitatea, indarra… eta bikote bakoitzak eman nahi dion zentzua.
Ikuslearen presentzia hautematea, haiek ere baitira erreferentzia inportantea txapelketarako. Hau hala izanik, logikoa da, momentu batean edo bestean jendeari aurrez aurre eginiko pausuak agertzea. Ta hauxe da Hernanin faltan bota genuena.
Aurkezpen modu hau hala irudikatu dugu, baina beste edozein eran ere egin liteke; irekita gaude. Hori bai, errespetatuz hasierako kokapena taulatuaren alboetan, eta kontutan hartuz bi intentzio-fokoak: bikotea, eta ikuslegoa.
Dantza Sueltoko txapelketen inguruan informazioa biltzeko eta zabaltzeko sortu dugu web-orri hau: txapelketa-egutegia, emaitzak, argazkiak, bikoteen berri, eta beste hainbat kontu....
Informaziorik, argazkirik, edo beste artxiborik zintzilikatu nahi baduzu, bidali ezazu dsueltoa@gmail.com posta-helbidera eta guk geuk zintzilikatuko dugu.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren dantza suelto komisioak egindako webgunea.