Azaroak 12: BERGARA

BIKOTE GAZTEEN EUSKAL HERRIKO XLV. DANTZA solte TXAPELKETA


MAILA: Gazteak.

DATA: Azaroak 12 (igandea)

ORDUA: 12.00etan

LEKUA: Seminarixoko aretoa, Bergara (Kokapena ikusi)

IZENA EMATEA: Izena emateko formularioa betez azaroaren 2a baino lehen

Bergarako Musika Eskolak , Bergarako Udalaren laguntzaz, bikote gazteentzat Euskal Herriko XLV.Dantza Solte Txapelketa antolatuko du

2023ko azaroaren 12an, igandez.


O I N A R R I A K


1. 16 urtetik beherako bikote guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.

2. Izena ematea: Txapelketan parte hartzea nahi duten bikoteek izena emateko formularioa betez azaroaren 2a baino lehen eman behar dute izena (Izen-abizenak, telefonoa, herria, adina eta jantzien deskribapena). 

3. Lehiaketa egunean Euskal Herriko jantziekin behar bezala apainduta azaldu beharko dira dantzariak, gutxienez lehiaketa hasi baino ordubete lehenago, eta Nortasun Agiriaren edo Familia Liburuaren fotokopia aurkeztu beharko dute.

4. Gipuzkoako E.D.B.k (Euskal Dantzari Biltzarrak) izendatutako lau kidek osatuko dute epaimahaia.

5. Dantzarako ordenaren zozketa azaroaren 3an, eguerdiko 13:00etan, Gipuzkoako E.D.B.ko egoitzan burutuko da.

6. Lehiaketa eguerdiko 12:00etan hasiko da, Bergarako Seminarixoan.

7. Bikoteek FANDANGOA txistularien laguntzaz eta ARIN-ARINA trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.

8. Sariak: Ondorengo sariak emango dira:

1. Saria. Udalak emandako garaikurra, txapelak eta 180 €.

2. Saria. Garaikurra eta 160 €.

3. Saria. Garaikurra eta 150 €.

4. Saria. Garaikurra eta 140 €.

5. Saria. Garaikurra eta 130 €.

Dantzatu duten beste bikote guztiek 100 €ko dieta jasoko dute.

Garaikur bereziak ere izango dira:

o Jantzi egokienarentzat

o 12 urte arteko ongien sailkatutako bikotearentzat

9. Erabakia. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.


Bergaran, 2023ko urriaren 5ean.

IZENA EMATEA: