ABUZTUAK 6: ITZIAR

ITZIARKO DANTZA SUELTO TXAPELKETA

KATEGORIA: Nagusiak.

ORDUA: 18.00etan.

BIKOTE KOPURUA: 8 Bikote.

LEKUA: Itziar.

IZENA EMATEA: Uztailaren 24a arte izena emateko formulario betez.

XVIII. BIKOTEEN ARTEKO DANTZA SUELTO TXAPELKETA ospatuko da; ITZIARKO KOPRAIXETAKO KOMISIOAK antolatua, eta ITZIARKO AUZO UDALA eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.

OINARRIAK

1.- Txapelketa honetan 16 urtetik gorako 8 bikotek parte har dezakete.

2.- Izen ematea, uztailaren 24a baino lehenago egin behar da izena emateko formularioa betez.

3.- Bikoteek 8 pausoko FANDANGOA eta ARIN-ARINA Jon Ostolaza eta Rakel Pujanaren trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.

4.- Epai mahaiak pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa izango ditu kontutan.

5.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.

6.- Ondoko sariak ezarri dira:

1.- 250 € eta ZAPIA ETA TXAPELA.

2.- 200 € eta 2 GARAIKUR.

3.- 150 € eta 2 GARAIKUR.

Saririk izan ez duten bikote guztiek, 80 € tako diru laguntza jasoko dute.

7.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.

IZENA EMATEA:

SAILKAPENA