ABUZTUAK 17: AZKOITIA

AZKOITIKO DANTZA SUELTO TXAPELKETA

KATEGORIA: Gaztetxoak.

ORDUA: 18.00etan.

LEKUA: Balda plaza, Azkoitia.

IZENA EMATEA: Abuztuak 10a baino lehenago egin behar da izena emateko formularioa betez.

AZKOITIKO GAZTEEN DANTZA SUELTO TXAPELKETA ospatuko da; Azkoitiko Udalak antolatua eta babestua, eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.

OINARRIAK

1.- Txapelketa honetan 16 urtez beherako 12 bikotek parte har dezakete.

2.- Izen ematea, abuztuak 10a baino lehenago egin behar da 943 289848 telefonora dei eginez edo dsueltoa@gmail.com helbidera idatziz.

3.- Epai mahaiak pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa eta erritmoa izango ditu kontutan.

4.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.

5.- Ondoko sariak ezarri dira: 

1.- 180,00 € trofeoa, txapela eta zapia.

2.- 160,00 € eta trofeoa.

3.- 150,00 € eta trofeoa.

Saririk izan ez duten bikote guztiek, 110,00 € tako diru laguntza jasoko dute.

6.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.

IZENA EMATEA:

SARIAK: