irailak 4: ZARAUTZ

KATEGORIA: Nagusiak.

ORDUA: 19.00etan.

LEKUA: Lege zaharraren plaza, Zarautz

IZENA EMATEA: 

BIKOTE KOPURUA: 12 Bikote.

1. Txapelketa honetan parte hartzeko, gutxienez kideetako batek 16 urte beteta eduki behar ditu.

2. Gehienez hamabi bikotek parte hartu ahal izango dute txapelketan. Bikote gehiagok ematen badute izena, zozketa egingo da abuztuaren 29an (asteartea, eguerdiko 13:00ean), Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitzan. Zozketatik kanpo geratuko dira Euskadiko Txapelketako lehen 2 bikote sarituak eta herriko bikoteak.

Ondoren, egun horretan bertan, bikote bakoitzak txapelketan zein hurrenkeran dantzatuko duen zozkatuko da.

3. Parte-hartzaileek euskal usadiora jantzita joan beharko dute, eta fandangoa eta arin-arina dantzatuko dituzte.

4. Txapelketaren egunean jakinaraziko da epaimahaiaren osaera; epaimahaiak hartutako erabakiak behin betikoak izango dira.

5. Izena emateko lekua: Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitza

Telefonoa: 943-289 848

Helbide elektronikoa: dsueltoa@gmail.com

Epea: abuztuaren 28ko 20:00ak baino lehen

6. Sariak:

1. saria. 200 euro, txapela eta trofeoa

2. saria. 180 euro

3. saria. 160 euro

4. saria. 140 euro

Sari berezia herriko bikote onenari

Bestalde, janzkera onenari 60 euroko saria emango zaio.

7. Gainontzeko bikote guztiek 100 euroko dieta izango dute.

IZENA EMATEA: