Irailak 24: PORTUGALETE

“PORTUGALETE URI URENA - IÑAKI OSSORIO MEMORIALA” 

XXIv. JOTA LEHIAKETA ALBOKAZ LAGUNDUTA

KATEGORIA: Ez dago adin mugarik.

ORDUA: 12.00etan

NON: Santa Clara kulturgunea, Portugalete.

IZENA EMATEA: Izena emateko formularioa betez, Irailaren 20a baino lehen izena emateko formularioa betez.

Portugaleteko Udalak “PORTUGALETE URI URENA-IÑAKI OSSORIO MEMORIALA” XXIV. JOTA LEHIAKETA, ALBOKAZ LAGUNDUTA, izeneko lehiaketa antolatu du, honako oinarri-arauen arabera.

ARAUAK:

1.a: garaikurra, txapela, lepo-zapia eta 250na euro irabazleentzat.

2.a: garaikurra eta 200na euro irabazleentzat

3.a: garaikurra eta 150na euro irabazleentzat

4.a: garaikurra eta 100na euro Portugaleteko bikotearentzat

5.a: 100na euro eta garaikurra, hoberen sailkatuko den 16 urtetik beherako bikotearentzat.

Lehenengo sari horiek jasoko ez dituzten gainontzeko bikote partaide guztiek 90 euroko sari bana izango dute.

Parte-hartzaileek lehiaketa egin eta hilabetera, saria edo ordainsaria jaso ezean, uko egiten diotela ulertuko da eta antolatzaileak ez die ezer ordaindu beharko.

Antolatzaileek eskubidea dute lehiaketaren egitura aldatzeko, hala behar izanez gero.

Txapelketan parte-hartzeak berekin dakar oinarri guztiak onartzea. Antolatzaileek egoki deritzeten aldaketak egin ditzakete lehiaketa hobeto garatzeko asmoz. Saridunek onartu eta baimena ere ematen dute antolatzaileek bere izenak eta abizenak argitaratu ditzaten, beharrezkotzat jotzen dituzten euskarrietan berria zabaltzeko helburuekin.

DATU PERTSONALAK BABESTEA ETA ESKUBIDE DIGITALAK BERMATZEA

Portugaleteko Udalak, L..O. 3/2018, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzekoa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra kontuan hartuta, jakinarazi nahi dizu zure datu pertsonalak Udalaren titulartasuneko fitxategi batean txertatu eta tratatu egingo dituela, fitxategiaren ezaugarriak hauexek direlarik:

• Tratamenduaren arduraduna. Portugaleteko Udala. IFK: P4809100C. Helbidea: Solar plaza z. g. 48920 Portugalete (Bizkaia).

• Tratamenduaren helburua. Portugaleteko Udalaren Kultura Sailak antolatzen duen jarduera hauxe kudeatzea: Jota txapelketa.

• Tratamenduaren legitimazioa. Datu pertsonalak tratatzeko oinarri legezko edo juridikoa administrazioaren eta herritarren arteko harreman juridikoa da, eskatutako prozedura administratiboa izapidetze aldera.

•Datuen hartzaileak. Datuen hartzaileak. Datu pertsonalak ez zaizkio Portugaleteko Udala ez den besteri (ez herritar ez erakunde) jakinaraziko.

• Datuak kontserbatzeko epea. Harreman juridikoak iraun bitartean gordeko ditugu zure datu pertsonalak. Behin harreman hori bukatuta, eginbehar legezkoak betearazteko beharrezko epeetan gorde beharko ditugu zure datuak.

• Interesdunaren eskubideak datuak tratatzeari dagokionez. Bere datu pertsonalen irispidea, datuak zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko edo transferitzeko eska dezake. Horretarako, idatzizko eskaera bidali beharko dio Portugaleteko Udalari (IFK: P4809100C; helbidea: Solar plaza z. g. 48920 Portugalete (Bizkaia). Nolanahi ere, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari ere egin diezaioke erreklamazioa (Beato Tomás de Zumárraga kalea 71, 3, 01008 Vitoria-Gasteiz).


IZENA EMATEA: