Ekainak 24: errekalde
KATEGORIA: Txikiak
ORDUA: 18.00etan.
NON: Errekalde auzoko plaza, Bilbo.
BIKOTE KOPURUA: 8 Bikote
IZENA EMATEA: Ekainaren 23a baino lehen, arraizpedantzataldea@gmail.com helbidera idatziz
Errekaldeko XXIX. Jota lehiaketa ospatuko da; Ekainaren 24ean, arratsaldeko 6etan, Errekalde plazan (Bilbo), Arraizpide Dantza Taldeak antolatua.
OINARRIAK
1.- Txapelketa honetan 16 urtetik beherako 8 bikotek parte har dezakete.
2.- Izen ematea, Ekainaren 23a baino lehenago egin behar da arraizpedantzataldea@gmail.com helbidera idatziz.
3.- Bikoteek txituz jotako 6 pausoko FANDANGOA eta trikiz jotako 6 pausoko ARIN-ARINA dantzatuko beharko dute.
4.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.
5.- Ondoko sariak ezarri dira:
1.- 180 € eta oroigarria.
2.- 140 €.
3.- 100 €.
Saririk izan ez duten bikote guztiek, 60€ tako diru laguntza jasoko dute.
6.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.