Urriak 21: SEGURA

EUSKAL HERRIKO 47. DANTZA TXAPELKETA

KATEGORIA: Nagusiak.

ORDUA: 18.00etan.

LEKUA: Baratze pilotalekua, Segura. (Ikusi kokapena).

IZENA EMATEA: Irailaren 28ko, 14.00ak baino lehen, izena emateko formularioa betez.

2023ko urriaren 21ean jokatuko da aurten Euskal Herriko 47. Dantza Suelto Txapelketa. Bertan Euskal Herriko dantza-bikote hoberenek parte hartuko dute, eta gure lurralde ezberdinetako arin-arinaz eta fandangoaz gozatzeko aukera ezin hobea izango du ikusleak. Txapelketaren antolatzaile den Segurako Udalak ikuskizun paregabe honetara bertaratzeko gonbitea luzatzen dizu. Beraz, euskal folklorea maite duenak zita du Seguran, urriaren 21ean.

OINARRIAK

1. Txapelketa urriaren 21ean ospatuko da, Segurako Baratze pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan. Dantza-saioa Euskal Telebistak emango du.

2. Fandangoa eta Arin-Arina landu eta garatu duen edozein bikotek parte har dezake txapelketan, ezinbestekoa izanik bikotekide batek, bederen, 16 urte beteta izatea.

3. Dantza-bikote bakoitzak Euskal Herriko herri bakar bat ordezkatuko du. Ez litzateke arazorik sortuko udalerri berbera ordezkatuko duen bikote bat baino gehiago agertuko balitz.

4. Hamabi bikotek baino gehiagok izena emanez gero, finala aurretik kanporaketa saio berezia burutuko litzateke; urriaren 20an, arratsaldeko 19:30ean. Hamabi bikote sailkatuko lirateke kanporaketan. Horien artean herrialde guztiak ordezkaturik ez baleude, sailkatu ez den herrialdetako aurreneko bikotea ere finalean sartuko litzateke.

5. Bikoteak zenbatgarren postuan dantzatuko duten zehazteko, ordena-zozketa burutuko da aldez aurretik Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrean eta zozketa egunaren data bidaliko zaie dantzariei.

6. FANDANGOA txistuz ala albokaz dantzatzeko aukera izango dute bikoteek, ARIN-ARINA, aldiz, trikitiaz soilik.

7. Dantzariek euskal tradiziozko jantzia eramango dute soinean.

8. Dantza-sueltoan eta jantzietan adituak direnak osatuko dute epai-mahaia.

9. Epai-lan eta erabakiak GEDBko dantza-suelto batzordean ezarrita dauden irizpideetan oinarrituko dira eta bertako dantza solteko web-orrian kontsulta daitezke: https://sites.google.com/view/dsueltoa2023/dokumentuak/txapelketen-araudia

10. Izen-ematea: Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrean izena eman beharko dute jarraian dagoen webguneko formularioa beteta: https://sites.google.com/view/dsueltoa2023/egutegia/urriko-txapelketak/urriak-21-segura (Izen-abizenak, telefonoa, helbidea, ordezkatzen duten herria, jantzien deskribapena, dantza eskola edo irakaslea, dantza munduan daramaten denbora eta Seguran zenbat aldiz parte hartu duten).

Apuntatzeko epea 2023ko IRAILAren 28an eguerdiko ordu biak aurretik.

Xehetasun gehiagorako G.E.D.B. edo Segurako Udaletxera 943801006 telefonora deitu edo kultura@segura.eus helbidera zuzendu.

11. Txapelketan parte hartze berak oinarrion guztizko onespena adierazten du. Eta hauen inguruko zalantzarik sortuz gero lehiaketaren antolatzaileei, Segurako udalari alegia, legokio auzia ebaztea.


SARI NAGUSIAK:

1. SARIA: 

2. SARIA: 600 euro eta oroigarria.

3. SARIA: 500 euro eta oroigarria.

BESTE SARIAK:


OHARRAK:

1. Dantza txapelketako nahiz jantzien sariketarako ekitaldietan parte hartzen duten bikoteek ANTOLATZAILEEN esku jartzen dituzte euren eskubideak, bai ekitaldion entzun ikusizko grabazioa egin ahal izateko eta baita grabazioen telebista emanaldi publikorako ere, emanaldi kopuruaren mugarik gabe, edozein telebista modurako (doaneko edo ordaindua, kodepetua edo gabea, programazio finko ala aukerakoduna, telebista digitala, eta abar.) eta zernahi emisio edo transmisio sistematarako (kablezko, satelitezko, uhin hertziarretakoa nahiz bideo elkar osagarrituz burututakoa). Eskubide hauen lagapena esklusibaz egiten da mundu osorako, hirugarren bati esklusibaz lagatzeko ahalmenarekin eta legeek aurreikusten duten denboraldi guztirako.

2. Finalerako sarrerak www.segura.eus webgunean salgai jarriko dira urriaren 3tik aurrera.


IZENA EMATEA.



Beltzez bikoteek ordezkatzen duten udalerria