Uztailak 1: IRUN

BIDASOAKO XXXI. FANDANGO ETA ARIN ARIN TXAPELKETA

Kategoria: Txikiak eta nagusiak.

Ordua: 18.00etan

Lekua: Urdanibia plaza, Irun

Bikote kopurua: A maila (15 urte artekoak): 12 bikote / B maila (16 urtetik aurrera): 10 bikote

IZENA EMATEA: Ekainaren 25a baino lehen, ondoren azaltzen den formularioa betez.

1.- Txapelketak bi maila izango ditu:

A: 15 urte artekoak

B:16 urtetik gorakoak

Betiere bikotekide zaharrenaren adina hartuko da kontuan.

2.-Bikote kopurua mugatua izango da:

A mailan 12 bikote gehienez

B mailan 10 bikote gehienez

3.-Dantzariek Euskal Herriko ohiko jantziak erabiliko dituzte.

4.- Dantza arloko adituek osatuko dute epaimahaia, eta erabakia apelaezina izango da.

5.-Izena emateko epea: ekainaren 14tik 25ra EDBra deituz, edo dsueltoa@gmail.com helbidean egin daiteke.

6.-Sariak:

A mailan:

1. Txapela, zapia, garaikurrak eta 180€

2. Garaikurra eta 140€

3.Garaikurra eta 110€

Dirusaririk jasotzen ez duten bikoteek 80€ko dieta jasoko dute.

12 urtetik beherako ongien sailkatutako bikoteak garaikur berezia jasoko du.

B mailan:

1. Txapela, zapia, garaikurrak eta 300€

2. Garaikurrak eta 240€

3.-Garaikurrak eta 190€

Dirusaririk jasotzen ez duten bikoteek 80€dieta jasoko dute.

Maila bakoitzean jazkerarik egokienarentzako ere trofeo bana emango dira. Halaber, Irun-Hondarribiko ondoen sailkatutako bikotearentzat ere sari berezi bat izango da.

7.-Izen emateak oinarri hauen onarpena dakar.

GAZTEEN MAILA:


NAGUSIEN MAILA:

SARI NAGUSIAK (GAZTEEN MAILA):

SAILKAPENA (NAGUSIEN MAILA):