Abuztuak 27: ELGOIBAR

KATEGORIA: Gaztetxoak.

ORDUA: 19.00etan

LEKUA: Kalegoen plaza, Elgoibar. 

BIKOTE KOPURUA: 10 Bikote

IZENA EMATEA: Abuztuaren 20a baino lehen izena emateko formularioa betez

16 URTETIK BEHERAKOEN DANTZA SOLTE TXAPELKETAKO OINARRIAK

Aurten Elgoibarko LXXXVI. Dantza Solte Txapelketa ospatuko da; 2023ko abuztuaren 27an izango da Elgoibarko Kalegoen plazan arratsaldeko 19:00etan, Elgoibarko Udalak eta Haritz Euskal Dantzari Taldeak antolatuta eta Udal Txistulari bandaren, trikitilarien eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.

OINARRIAK

1.- Txapelketa honetan 16 urtetik beherako 10 bikotek parte har dezakete.

2.- Izen ematea abuztuaren 20a baino lehenago egin behar da dsueltoa@gmail.com helbidera idatziz.

3.- Bikoteek Udal Txistulari bandak joko duen 6 pausoko FANDANGOA eta Trikitilariek joko duten ARIN ARINA dantzatuko dituzte.

4.- Epaimahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu; eta hauek, pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa eta melodia-erritmoa izango dituzte kontutan.

5.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.

6.- Ondoko sariak ezarri dira:

1.- 200€ eta garaikurra, zapia eta txapela.

2.- 180€ eta garaikurra.

3.- 170€ eta garaikurra.

Saririk izan ez duten bikote guztiek, 120€ko ordaina jasoko dute.

7.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.

IZENA EMATEA: