uztailak 15: TRINTXERPE
GAZTEEN MAILAKO GIPUZKOAKO DANTZA SUELTO TXAPELKETA
MAILA: Gazteak.
DATA: Uztailak 15
ORDUA: 18.30etan
LEKUA: Serafin Esnaola, Trintxerpe
IZENA EMATEA: Ekainak 30a baino lehen Izena emateko formularioa betez.
Gipuzkoako dantza askatuko 67. haurren txapelketa ospatuko da; Uztailaren 15ean, 18.30etan, Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan, "Asociacion musical Illumbe"k antolatua, eta Pasaiako udalaren eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.
OINARRIAK
1.- Txapelketa honetan 16 urtetik beherako dantzariek parte har dezakete.
2.- Izen ematea, Ekainaren 30a baino lehen izena emateko formularioa betez.
3.- Bikoteek 6 pausoko FANDANGOA eta ARIN-ARINA txistuz dantzatuko beharko dituzte.
4.- Epai mahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu; eta hauek, pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa izango dituzte kontutan.
5.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.
6.- Ondoko sariak ezarri dira:
1.- 100 €, garaikurra, zapia eta txapela.
2.- 100 € eta garaikurra.
3.- 100 € eta garaikurra.
12 urte arteko bikoteen artean ongien sailkatutako bikoteak sari berezia jasoko du.
Saririk izan ez duten bikote guztiek, garaikurra eta 100 € tako diru laguntza jasoko dute.
7.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.
IZENA EMATEA:
Onditz Esnaola - Jurgi Errandonea LIZARTZA-ANDOAIN
Naia Amorena - Manex Elgeta ASTIGARRAGA-OIARTZUN
Elene Astiazaran - Oier Arriaran AZPEITIA
Izaro Arandia - Hegoa Aizpuru AZPEITIA
Iara Sustaeta - Ane Lazarobaster AZPEITIA
Laiene Ezama - Julen Urrestilla AZPEITIA-ZESTOA
Jare Labaka - June Izagirre AZPEITIA
Enara Artola - Mikel Esnaola LEZO
SARIAK:
Enara Artola - Mikel Esnaola LEZO
Naia Amorena - Manex Elgeta ASTIGARRAGA-OIARTZUN
Onditz Esnaola - Jurgi Errandonea LIZARTZA-ANDOAIN
SARI BEREZIAK:
Jantzi egokiena: Naia Amorena - Manez Elgeta ASTIGARRAGA-OIARTZUN
BIKOTE GAZTEENA:
Elene Astiazaran - Oier Arriaran AZPEITIA