Irailak 16: LEZO
KATEGORIA: Txikiak.
ORDUA: 18.00etan.
LEKUA: Lezo
BIKOTE KOPURUA: 12 bikote
IZENA EMATEA: Irailaren 9a baino lehen, izena emateko formularioa betez.
LEZOKO BIKOTE GAZTEEN DANTZA SUELTO TXAPELKETA ospatuko da; Irailaren 16an, arratsaldeko 6.00etan, Lezoko Gurutze Santuaren plazan, Lezoko dantzazaleak elkarteak antolatuta, eta Lezoko Udalaren eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.
OINARRIAK
1.- Txapelketa honetan 16 urtetik beherako 12 bikotek parte har dezakete.
2.- Izen ematea, Irailaren 9a baino lehenago egin behar da izena emateko formularioa betez
3.- Bikoteek 6 pausoko FANDANGOA eta ARIN-ARINA trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.
4.- Epai mahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu; eta hauek, pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa izango dituzte kontutan.
5.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.
6.- Ondoko sariak ezarri dira:
1.- 100 € eta Trofeoa.
2.- 90 € eta Trofeoa.
3.- 80 € eta Trofeoa.
Saririk izan ez duten bikote guztiek, 70 € tako diru laguntza jasoko dute.
7.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.
IZENA EMATEA:
Elene Astiazaran - Oier Arriaran AZPEITIA
Naia Amorena - Julen Lertxundi ASTIGARRAGA-ASTEASU
Iara Sustaeta - Ane Lazarobaster AZPEITIA
Onditz Esnaola - Jurgi Errandonea LIZARTZA-ANDOAIN
June Izagirre - Jare Labaka AZPEITIA
Enara Artola - Mikel Esnaola LEZO
Ihintza Erauskin - Danel Castillo LEZO-PASAI DONIBANE
Izaro Arandia - Hegoa Aizpuru AZPEITIA
Laiene Ezama - Julen Urrestilla. AZPEITIA-ZESTOA
Alaitz Elorza - Aner Elorza. AZPEITIA