Irailak 7: ZARAUTZ

KATEGORIA: Txikiak.

ORDUA: 19.00etan.

LEKUA: Lege zaharraren plaza, Zarautz.

IZENA EMATEA: Abuztuaren 31ko 20.00ak baino lehen izena emateko formularioa betez.

BIKOTE KOPURUA: 12 Bikote

1. 16 urte bete ez dituzten bikoteek parte har dezakete txapelketa honetan.

2. Gehienez 12 bikotek parte hartu ahal izango dute txapelketa honetan. Bikote gehiagok ematen badute izena, zozketa egingo da irailaren 1ean (ostirala, eguerdiko 13:00ean), Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitzan. Zozketatik kanpo geratuko dira Euskadiko Txapelketako lehen 2 bikote sarituak eta herriko bikoteak.

Ondoren, egun horretan bertan, bikote bakoitzak txapelketan zein hurrenkeran dantzatuko duen zozkatuko da.

3. Parte-hartzaileek euskal usadiora jantzita joan beharko dute, eta fandangoa eta arin-arina dantzatuko dituzte.

4. Txapelketaren egunean jakinaraziko da epaimahaiaren osaera; epaimahaiak hartutako erabakiak behin betikoak izango dira.

5. Izena emateko lekua: Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitza 

Telefonoa: 943-289 848

Helbide elektronikoa: dsueltoa@gmail.com

Epea: abuztuaren 31eko 20:00ak baino lehen

6. Sariak:

1. saria. 140 euro, txapela eta trofeoa

2. saria. 120 euro

3. saria. 100 euro

Sari berezia 12 urte arteko lehen bikoteari

Sari berezia herriko bikote onenari

Bestalde, janzkera onenari 60 euroko saria emango zaio.

7. Gainontzeko bikote guztiek 80 euroko dieta izango dute.

IZENA EMATEA: