BIKOTE NAGUSIEN HONDARRIBIKO DANTZA SUELTO TXAPELKETA ospatuko da; Abuztuaren 19an, arratsaldeko 7.00etan, Arma plazan (euria egingo balu, Itsas etxea auditorioan), Hondarribiko Udalak antolatua, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.
OINARRIAK
1.- Txapelketa honetan 16 urtetik gorako 12 bikotek parte har dezakete.
2.- Izen ematea, Abuztuaren 11a baino lehenago egin behar da izena emateko formularioa betez.
3.- Bikoteek 8 pausoko FANDANGOA eta ARIN-ARINA trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.
4.- Epai mahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu; eta hauek, pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa izango dituzte kontutan.
5.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.
6.- Ondoko sariak ezarri dira:
1.- Txapela, trofeoak eta 200 €
2.- Trofeoak eta 180 €.
3.- Trofeoak eta 160 €.
Saririk izan ez duten bikote guztiek, 100€ tako bidai-saria jasoko dute.
7.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.
IZENA EMATEA:
Laura Bastida - Ekain Uzkudun AZPEITIA
Jone Arriaran - German Aranburu AZPEITIA
Nora Aizpuru - Iker Zabala AZPEITIA
Ane Jaunarena - Endika Osa LEZO
Malen Arrizabalaga - Enaitz Segurola AZPEITIA
Katerin Artola - Iker Belintxon OIARTZUN-LEZO
Maren Galvez - Gorka Granado LEZO-SOPELA
Beñat Olano - Mikel Artola GASTEIZ-USURBIL