Irailak 24: LIZARTZA

BIKOTE GAZTEEN DANTZA SUELTO TXAPELKETA


KATEGORIA: Gazteak.

ORDUA: 18.30ean.

LEKUA: Lizartzako plaza.

BIKOTE KOPURUA: 12 Bikote.

IZENA EMATEA: Irailaren 18ko, arratsaldeko 20.00ak baino lehen izena emateko formularioa betez.

LIZARTZAKO GAZTEEN DANTZA SUELTO TXAPELKETA ospatuko da, Irailak 24 igandean; Lizartzako Otsabio dantza taldea eta Lizartzako Udalak antolatua eta babestua, eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.


OINARRIAK


1.- Txapelketa honetan 16 urtez beherako 12 bikotek parte har dezakete.

2.- Izen ematea, irailak 18a baino lehenago egin behar da 943 289848 telefonora dei eginez edo dsueltoa@gmail.com helbidera idatziz.

3.- Epai mahaiak pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa eta erritmoa izango ditu kontutan.

4.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.

5.- Ondoko sariak ezarri dira: 

1. SARIA: Txapela, zapia, pasta kaja, diploma eta 160 €.

2. SARIA: Pasta kaja, diploma eta 140 €.

3. SARIA: Pasta kaja, diploma eta 120€

Lehenengo hiruetan sailkatu ez diren bikoteek, 80 €ko dieta jasoko dute, pasata kaja eta diplomarekin batera.

6.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.

IZENA EMATEA: