uztailak 1: zumarraga

KATEGORIA: Nagusiak

ORDUA: 12.00etan.

NON: Zelai Aristi aretoa, Zumarraga. (Kokapena ikusi).

IZENA EMATEA: Ekainaren 23a baino lehen ondorengo izena emateko formularioa betez.

Zumardi Elkarteak antolaturik eta Zumarragako Udalaren eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, ZUMARRAGAKO DANTZA-SOLTE TXAPELKETA ospatuko da Zelai Arizti aretoan Uztailaren 1ean, eguerdiko 12.00etan.

OINARRIAK:

1.- Pertsona guztiek parte har dezakete (bikokide batek batek, 16 urte beteak baldin baditu, gutxienez).

2.- Izen ematea oinarriak argitaratzen diren egunetik ekainaren 19ra bitartean egin ahal izango da, izena emateko formularioa betez.

3.- Bikote bakoitzari Fandangoa (txistuz) eta Arin Arina (trikitixaz) joko zaio. 

4.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia erabiltzea.

5.- Ondoko sariak banatuko dira:


1. Txapela, zapia, garaikurrak eta 350 €

2. Garaikurrak eta 300

3. 250

140 € emango zaizkie sailkatuak izan ez diren bikote guztiei.

Herriko bikotea onenak 200 € eta garaikurrak jasoko ditu


6.- Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko du epaimahaia.

7.- Ondoko irizpideen arabera emango du epaimahaiak puntuazioa:


- Pausoak

- Besoak eta espazioan mugimendua

- Alderdi artistikoa

- Melodia-erritmoa.

- Akatsak

8.- Lehiaketan izen emateak oinarri hauek onartzea dakar. Zalantzarik balego hauen aplikazioan, Lehiaketaren antolakuntzari dagokio erabakia hartzea. 

IZENA EMATEA: 


SAILKAPENA: