Uztailak 24: ERRENTERIA

GIPUZKOAKO DANTZA SUELTO TXAPELKETA

Kategoria: Nagusiak.

Ordua: 19.30etan

Lekua: Xabier Olaskoaga plaza, Errenteria. (Ikusi kokapena).

IZENA EMATEA: Uztailaren 17a baino lehen izena emateko formularioa betez.

1.- Txapelketa honetan 16 urtetik gorako bikotek parte har dezakete.

2.- Izen ematea, uztailaren 17a baino lehenago egin behar da izena emateko formularioa betez.

3.- Bikoteek 8 pausoko FANDANGOA eta ARIN-ARINA txistularien laguntzaz dantzatuko dituzte.

4.- Epai mahaiak pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa izango ditu kontutan.

5.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.

6.- Bikotekideak Gipuzkoakoak izan beharko dira parte hartu ahal izateko.

7.- Ondoko sariak ezarri dira:

1.- Txapela, zapia, 350 € eta Antton Mendizabalen tallak.

2.- 250 € eta trofeoak.

3.- 200 € eta troefoak.

4. saria 150€-koa izango da.

Saririk izan ez duten bikote guztiek, 70€ tako diru laguntza jasoko dute.

9.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.


IZENA EMATEA:

SAILKAPENA: