Goiko aldean azalezko edo plastikozko mintza eusten duten kobrezko edo fibrazko ontziak dira; beraz, membranofono bat da.
Afinazio zehatza duten musika-tresnak dira, eta musika-lanak eskatzen badu, bi nota baino gehaigo sor ditzakete. Mekanismo baten bidez notak aldatzen dira mintza teinkatuz edo lasaituz. Mekanismo motaren arabera hiru tinbal bereiz ditzakegu:
Biraderakoa: XIX. mendean erabiltzen zen. Tinbalaren azkoin guztiak aldi berean teinkatzeko edo lasaitzeko, biradera bat erabiltzen zen.
Giltzakoa: Giltza edo tenkailu batzuk ditu, eta tentsioa aldatzeko, horiek eusten edo lasaitzen dira.
Oinpekoarena: Oinpeko bat zapalduz edo askatuz, tentsioa aldatuz joaten da. Bat-batekoa da; beraz, erosoena.