Tronpa (fase 2)

Ehizeko kornoan du jatorria. Antzinean animalien adarrekin egiten ziren, baita egurrez, metalez, marfilez, beiraz era itsas-kurkuiluz ere.

Tutu luze eta mehea du. Lau metro inguru neurtzen du, baina tutua bere baitan biribilduta dago. Forma zirkularrekoa da eta hiru pistoiak ditu.

Tronpak soinu gozo eta leuna dauka, metalezko instrumentuen artean leunena. XVII. mendean gaurko itsura hartzen du.