Hari igurtzia

Instrumentu hauetan sokak arku batekin igurtzen direnean soinua sortzen da. Arkua teinkaturik dauden zaldi-kimekin eginda dago.

Familia honetako instrumentuak oso antzekoak dira. Desberdintasuna tamainan eta soinuan aurkitzen da; tamaina zenbat eta handiagoa izan soinua orduan eta grabeagoa da. Musika-tresna hauek lau soka dituzte.