Gitarra nola jotzen da?

Gitarra eserita eta ezkerreko hanka apur bat altxatuta dagoela jotzen da. Hori lortzeko, oinpeko bat erabil ohi da.

Ezkerreko eskua giderrean kokatzen da erpurua atzeko aldean dagoelarik; horrek euskarriarena egingo du gainontzeko hatz-digitazioak ondo kokatu ahal izateko.

Eskuineko eskua soken pultsazioz arduratuko da. Horretarako, gitarra-jotzaileak azazkalak luzeak edukiko ditu ahalik eta soinu-bolumen gehiena lortzeko.