Instrumentu honetan, airea besoz eragiten zaion hauspo bati esker lortzen da, eta hauspoak eragindako aireak metalezko mihietan sartzen denean, horiek bibratzen dute soinua sortuz. Teklak edota botoiak izan ditzakete.
Bi motatako akordeoiak daude:
Akordeoi diatonikoa: eskuinaldean botoiak izaten ditu eta hauspoa itxi edo irekitzen bada, soinu desberdinak sortzen ditu (soinu biko sistema).
Akordeoi kromatikoa: hauspoa itxi nahiz ireki, soinu bera jotzen du.
Instrumentu honek aldaera asko eskaintzen ditu: bandoneoia, trikitixa, komouza...