Marinbaren antza dauka, baina bibrafonoak altzairuzko plakak ditu. Tutu bakoitzaren gainean disko birakari batzuk daude, eta horiek elektrikoki mugitzen dira soinuari bibrazioa emanez. Bibrazio hori, instrumentuaren beheko aldean dagoen oinpeko bati esker itzal daiteke.
Hasiera batean, bibrafonoa jazz-bandako instrumentua zen, baina aurrerago orkestratan ere erabiltzen hasi zen.
Bideo honetan, pedal elektrikoaren erabilera ikus daiteke.