TRONPETA ZUZENA
Egipziarrek asmatu zuten duela 3000 urte baino gehiago. Tronpeta hau ez zen kurbatua, zuzena baizik.
Bi tronpeta hauek Tutankamon faraoiaren hilobian aurkitu ziren.
TRONPETA NATURALA
Barrokoan asko erabiltzen zen (XVII. mendea) eta garai horretako konpositoreek instrumentu honentzako musika idatzi zuten: Monteverdi, Lully, Purcell, Bach...
Irudian ikusten denez, pistoiarik ez zuen eta bakarrik 10 soinu inguru jo ahal zituzten tronpetajoleek.