Oboea (fase 2)

Egurrezko tresna hau askotan klarinetearekin nahastua da formaz oso antzekoak direlako: biak ebano-zurezkoak dira, zuloak eta giltzak dituzte, eta tamaina ere oso antzekoa dute.

Lehenengo oboea Frantzian agertu zen 1650. urtean, eta Errenazimentuko chirimia-ren garapenaren ondorioz agertu zen.


Hala eta guztiz ere, badago elementu bat zeharo desberdina dutena, eta hori ahokoa da.

Oboeko ahokoa mihi bikoitzakoa da.