Organoak teklak eta hodiak ditu. Hodiek haize konprimituaren bidez, soinua lortzen dute, eta ehundaka hodi izan daitezke organo batean.
Bere arbasoak aerofono instrumentu guztiak dira: flauta, pan-flauta... baina pertsonak haizea bota ordez, mekanismo batek organo hodi guztiei haizea botatzen die.
Erdi Aroan elizatan zabaldu zen, eta órgano positivo deitzen zitzaion. Hori, bi pertsonen artean jotzen zen: batak teklatua jotzen zuen, eta besteak haizea ematen zuen hauspo bat erabiltzen.
Aurrerago, XVIII. mendean garatu zen orain guk ezagutzen dugun bezala.
Bi zati ditu:
KUTXA: ikusten dugun zatia da. Kutxa barruan mekanismo guztiak daude.
KONSOLA: kutxaren oinean dago, eta han teklatuak, pedalero eta erregistroa aurkitzen dira. Azkenengo honen bidez, organojoleak haizea bideratzen du nahi duen hodirantz.
Organoen hodien kopurua oso desberdina izan daiteke: batzuek 50 hodi besterik ez dituzte, eta beste batzuek 1000 hodi baino gehiago izan ditzakete.
Hodien altueraren arabera doinua agudoagoa edo grabeagoa da:
Luzeena (grabeena) 10 m inguru neurtzen du.
Txikiena (agudoena) 60 cm neurtzen du.