Pianoa nola jotzen da?

Zailtasun handiko musika-tresna da esku bakoitzak ardura bat hartzen baitu: eskuineko eskuak doinua egiten du, eta hori sol-ikurran idatzita dago; ezkerreko eskuak aldiz, grabeagoa den tesituraz arduratzen da, eta horrek fa-ikurran idatzita dago.

Beraz, piano-joleak bi ikurretan idatzita dauden partiturak irakurri behar izaten ditu.