Nola jotzen da?

Pianoan bezala, teklatua bi eskuz jotzen da. Instrumentu honek lortzen duen intentsitatea oso ahula bada ere, intentsitate aldaketak (pianissimotik mezzopianora) onartzen ditu.

Soinuan bibrazio txikiak egiteko aukera ematen du, eta horiek tekla joz eta hatzarekin dar-dar bezala eginez lortzen da; teknika horri bebung deitzen zaio.

Bebung teknika

Barrokoaren hasieran erpuruak ez ziren erabiltzen (piano modernoan bai). Horregatik, bideoa ikusiko dugunean, jotzeko modua oso arraroa irudituko zaigu.

Barrokoaren bukaeran idazten zen musika askoz konplexua zenez, hatz-jokoaren teknika erpuruak erabiltzera eraman zuen.

Barroko-hasierako teknika