KLABIKORDIOA
Klabikordioa garai bateko instrumentua da, Barrokoan erabiltzen zen kantuari laguntzeko etxe-esparruan. Orkestran ez zen erabiltzen potentzia sonora gutxiko instrumentua zelako.
Oso soinu ahula sortzen du, baina intentsitate aldaketa txikiak uzten ditu; horrengatik barrokoaren musikagileek asko estimatzen zuten.
Teklen mekanismoa oso sinplea da: tekla sakatzean, horren aurkako muturrean dagoen metalezko txapatxo bat igoarazten da, eta horrek sokak kolpatzen ditu.
Piano modernoaren aurrendaria izan zen. XVII. mendearen bukaeran Bartolomeo Cristoforik klabikordioan oinarrituz, intentsitate aldaketak ahalbidetu zituen Glavicembalo col piano e forte, aurrerago fortepiano deituta izan zena, sortu zuen.