Lauteak, haien aldaera anitzekin, munduko harizko instrumenturik zabalduenak dira: hatzez, puaz edo arku batez erabilitakoak aurki ditzakegu.
Aintzinako laute bat ezagutzea oso erraza da bi arrazoiengatik: alde batetik, barrunbe-kutxa biribila eta udare-formarekin da, eta bestetik, larako-etxeak giderrarekin 90ยบ angelu bat sortzen du.
Lauteak orkestra modernoetan ez du parte hartzen, baina Erdi Aroko zein Errenazimentuko taldeetan ezinbesteko musika tresna da.