Tresna hauek ezin dute doinuarik egin nota musikalak ez dituztelako sortzen; erritmoa eramateko tresnak dira.
Sailkatzeko modu desberdinak egon badaitezke ere, hemen bi taldetan banatuak agertezen dira: alde batetik minzdunak, eta bestetik, idiofonoak.
Izenburuaren gainean klikatu dezakezue instrumentu horiek hobeto ezagutzeko.
Instrumentu hauetan soinua mintz baten bibrazioz sortzen da. Orokorrean kolpatzen dira, baina zenbait soinu-efektua lortzeko, igurtziz ere jo daitezke.
Instrumentu hauetan musika-tresnaren gorputza bera bibratzen du soinua sortuz. Talde hau oso zabala da, eta elkar jotzen, kolpekatzen, marruskatzen eta astintzen diren musika-tresnak aurki ditzakegu.