Kaxa
Kaxa danbor bat da, baina ezaugarri berezi batekin: beheko mintzean metalezko hari batzuk dauzka, bordon izenekoak, eta kiribil-itxurakoak.
Horiek dira kaxaren soinu berezia eragiten dutenak.
Makilekin jotzen da eta irudian ikus dezakegu horiek hartzeko modurik egokiena. Instrumentu honen ezaugarri teknikorik deigarriena arrada da.
Bideo honetan arradaren azalpena ikusiko dugu.